Non gordetzen dituzte katuek azazkalak erabiltzen ez dituztenean?

ZER BEHAR DA?

Azazkalak kendu ez zaizkion katu lasai bat.

1

Erreparatu katuari, eta begiratu azazkalak ikusten dizkiozun, baina animalia ukitu gabe.

2

Aztertu katuaren atzaparrak, poliki. Saiatu azazkalak aurkitzen.

ZER GERTATZEN DA?

Katuak azazkalak erabiltzen ez dituenean, ezin dituzu ikusi zakurren azazkalak ikusten dituzun moduan. Erabiltzen ez dituztenean, hatzen azalaren azpian gordetzen dituzte. Katuak azazkalak behar dituenean, hatzak tentetu eta azazkalak ateratzen ditu. Azazkalak beti kanpoan izanez gero, katua haien gainean ibiliko litzateke, eta zorroztasuna galduko lukete. Zuhaitzetara igotzeko eta harrapakinak harrapatzeko erabiltzen dituzte azazkalak katuek.

top