Nola jakin dezakezu zure bihotza taupadak egiten ari den?

GIZA GORPUTZA

Giza gorputza organismo konplexua da, atal askokoa, eta guztiek batera lan egiten dute, zuri egunero funtzionatzen laguntzeko. Zure gorputzeko zelula bakoitzak zeregin biziki garrantzitsua du. Eskeletoak zure gorputzari eusten dio, hezurrezko egitura zehatzaren bidez. Muskulu-sistemak mugitzen laguntzen dizu. Zirkulazio-sistemak mugimenduan mantentzen ditu odola eta beste jariakin batzuk. Eta zure larruazalak sistema hori guztia zure gorputzaren barruan mantentzen laguntzen du.

Atal honetan, askoz gehiago ikasiko duzu zure gorputzari eta haren funtzionamenduari buruz. Zure bihotza entzuteko tresna bat egingo duzu. Zure begiei iruzur egingo diezu ilusioen bidez. Baita zure familiaren ezaugarriei buruz gehiago ikasi ere.

MATERIALAK

  • Txotx bat.
  • Moldekatzeko buztina.

ZER EGIN?

1

Sartu txotxa moldekatzeko buztinez egindako bola txiki batean.

2

Luzatu besoa kanporantz, eta geldi eduki.

3

Jarri txotxa duen buztinezko bola zure eskumuturrean, txotxa goraka, pultsua duzula uste duzun lekuan. Mugitu bola lekuz, harik eta taupada indartsuena aurkitu arte. Zer gertatu zaio txotxari?

ZER GERTATZEN DA?

Txotxa pixka bat baina modu erregularrean mugitzen ikusi duzu. Odola odol-hodietatik zure bihotzerako bide luzean ponpatzean mugitu da txotxa. Zure pultsuak taupada egiten du bihotza mugitu delako, odola arterietatik odol-hodietara bidaltzeko ponpatzean. Sendagileek pultsuaren abiadura neurtzen dute, jendearen bihotz-taupaden maiztasuna normala den jakiteko.

top