Nola eragiten diote imanen muturrek elkarri?
MAGNETISMOA
Magnetismoa objektu batzuen arteko erakarpen indarra da. Imanak, berriz, indar hori duten objektuak dira. Imanen propietateak dituzten objektuei magnetiko deritzegu. Atal honetako esperimentuen bidez, eremu magnetiko ikusezinak «ikusi» ahal izango dituzu. Ikusiko duzu imanek zer objektu erakar ditzaketen, eta Lurra bera iman handi bat dela.
MATERIALA
- Bi iman zuzen.
ZER EGIN?
1
Jarri bi imanak mahaian.
2
Irristatu lehenengo imanaren muturra, poliki-poliki, bigarrenaren mutur baterantz. Zer gertatu da?
3
Irristatu bigarren imanaren beste muturra, poliki-poliki, lehenengo imanaren muturrera. Zer sentitu duzu aldi honetan?
ZER GERTATZEN DA?
Imanek poloak dituzte, ipar eta hego deritzenak, eta hor kontzentratzen dira indar magnetikoak. Indar magnetikoak modu desberdinean mugitzen dira polo bakoitzean. Elkarrengandik hurbil jarrita, imanaren mutur berdinek elkar aldarazten (urruntzen) dute, eta aurkakoek elkar erakartzen dute (elkarrengana hurbiltzen dira). Imanaren bi mutur berdin elkarrengana hurbiltzean, aldarazte indar handia sentitzen duzu. Aurkako muturrak elkarrengana hurbiltzean, berriz, iristen da puntu bat non imanak berehala itsasten baitira elkarrekin.