Nola eragiten dio Eguzkiak aireari?

MATERIALA

  • Pantailarik gabeko lanpara bat.
  • Kronometro bat
  • Talko-hautsa.

Une eta leku jakin batean Lurraren atmosferak duen egoera da eguraldia. Faktore ugarik osatzen dute eguraldia. Atmosferako baldintza batzuk neurtu egin daitezke; esaterako, tenperatura, airearen presioa, haizearen abiadura eta hezetasuna.

1

Piztu lanpara, eta utzi piztuta bost minutuz. Kontuz: ez ukitu bonbilla, oso beroa egon baitaiteke.

2

Bota talko-hauts pixka bat bonbillaren gainera. Zer gertatu da?

Zer gertatzen da?

Hautsa gorantz igo da. Bonbilla berotzean, haren gaineko airea ere berotu egin da. Aire beroa igo egiten da beti. Eguzkiak Lurra berotzen du egunero, eta haren gaineko airea ere berotu egiten da. Aire hotza beherantz joaten da, aire beroaren lekua hartzeko. Aire-masa beroaren eta hotzaren mugimendu horrek sortzen ditu haize gehienak.

top