Nola altxatu objektuak palankaz?

MAKINAK

Makinak dira lana errazten duten tresnak. Sinpleak izan daitezke (nibela, adibidez), edo oso konplexuak (ordenagailua, adibidez). Makinei esker, jendeak eginkizun asko egin ditzake, haiek gabe hain erraz egiterik izango ez lituzkeenak, edo osorik egin ahal izango ez lituzkeenak.

Atal honetan, makina erabilgarri eta dibertigarriak egingo dituzu. Urpeko sinple bat eta erloju bat egingo dituzu, baita gelan objektuak mugi ditzakeen makina bat ere, zuk jaiki beharrik ez izateko.

MATERIALA

  • Liburu bat.
  • Erregela bat.

ZER EGIN?

1

Jarri liburua mahai gainean, mahaiaren ertzean.

2

Jarri erregela liburuaren azpian, zati bat mahaiaren ertzetik ateratzen dela.

3

Sakatu, poliki, mahaiaren ertzetik ateratzen den erregela zatia. Zer gertatu zaio liBuruari?

ZER GERTATZEN DA?

Erregela sakatzean, liburua altxatu egin da. Palanka deritzon makina bakun bat egin duzu. Palanka objektu zuzen eta zurrun bat da, erregelaren antzekoa, eta fulkru deritzon puntuan (kasu honetan, mahaiaren ertzean) pibotatzen (biratzen) du. Palanken bidez, indar gutxiago egin behar duzu objektuak mugitzeko, objektuak zuzenean mugituta baino. Palankaren mutur bat beherantz sakatzean, beste muturra altxatu egiten da. Zenbat eta gertuago egon fulkrua altxatu nahi duzun objektutik, orduan eta errazagoa da objektua altxatzea. Intxaur hauskailuak eta kulunkak ere palankak dira. Errazagoa da laguna kulunka baten bidez altxatzea, besoetan hartuta altxatzea baino. Zure laguna kulunkaren erdirantz mugitzen bada, are eta errazagoa da altxatzea.

top