Manten al daiteke papera lehor uretan?
MATERIALAK
- Iturriko ura.
- Plastikozko ontzi bat.
- Papera.
- Plastikozko edalontzi bat.
1
Bete plastikozko ontzia, hiru laurden inguru, iturriko urez.
2
Zimurtu orria, eta jarri estu-estu plastikozko edalontziaren hondoan. Erabili behar adina paper, edalontziari buelta emandakoan eror ez dadin.
3
Eman buelta edalontziari, eta sartu uretan. Eutsi edalontziari zuzen; ez okertuta inoiz.
4
Atera edalontzia zuzen uretatik, eta atera papera. Zer gertatu zaio paperari?
ZER GERTATZEN DA?
Orria ez da busti. Aireak inguratzen du papera edalontzian. Edalontzia uretan sartzean, airea harrapatuta geratu da edalontzian. Aire harrapatuak urari bultza egiten dio, eta paperera iristea eragozten. Edalontzia okertuz gero, aireak ihes egiten du, eta urak hartzen du haren lekua. Kasu horretan, orria busti egiten da.