Gaiak
Mara-mara goian behean
Bo jaunaren zerbitzura
Botere gehiegikeriari buruzko antzezlan bat estreinatu du Marie de Jongh konpainiak: ‘Bo jauna’. Gai «unibertsala eta atenporala» dela diote kideek, eta helduak bezala haurrak ere ukitzen dituela.
Nerea Ibarzabal: «Leku askotatik bizi daiteke bertsolaritza»
Abenduaren 16an irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nerea Ibarzabalek (Markina-Xemein, Bizkaia, 1994), bigarrenez. Finaleko eta ondorengo zurrunbilotik aterata, pozik dago, oporrak hartzeko gogotsu.
Mihiluzerik gazteenak, telebistaren tripetan
Haurren ‘Mihiluze’ programa bereziak emango dituzte aste honetan. Hiru eguneko ligaxka izango da, eta ostiralean jokatuko dute finala. Aplikazioa ere haurrentzako izango da, eta ohi baino sari gehiago banatuko dituzte.
Bizipozteko eskola
Argazkietatik argazkilarira
Vivian Mayer argazkilaria inspirazio iturri gisa hartuta, ‘Kuku. Ezkutuan dauden emakumeak’ antzezlana sortu du Eidabe antzerki taldeak. Artista izatearen garrantzia aldarrikatu dute bertan.
Mari Domingiren sukaldean
Orereta ikastolak Errenteriako Añabitarte baserrian jarri du Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Ikastolako haurrentzat sortu zuten hasieran, baina edozeinek bisita dezake orain. Ibilbidea egiteaz gain, opariak eskatzen dizkiote Mari Domingiri.
Kaxa bete kantu
‘Txapasen kaxa magikoa’ CD-liburua argitaratu dute Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek, Josu Txapartegi ‘Txapas’ irakaslearen eta musikariaren omenez. Musikaren bidez eman izan die haurrei inguruaren eta gatazken berri.
Fantasiazko Durango
Asteazkenetik igandera, 950 nobedade hartuko ditu Durangoko Azokaren 58. aldiak. Fantasia DA! lelopean, 257 erakusmahai izango dira Landako gunean, eta 265 ekitaldi antolatuko dituzte. www.durangokoazoka.eus webgunean daude ikusgai lan guztiak.