Mari Domingiren sukaldean
Orereta ikastolak Errenteriako AƱabitarte baserrian jarri du Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Ikastolako haurrentzat sortu zuten hasieran, baina edozeinek bisita dezake orain. Ibilbidea egiteaz gain, opariak eskatzen dizkiote Mari Domingiri.
Ane Insausti Barandiaran
Magiaz, ilusioz eta zirraraz betetzen da Errenteriako (Gipuzkoa) Orereta ikastolaren AƱabitarte baserria Eguberriak gerturatu ahala. Urtean zehar, elkarte gastronomiko gisa erabiltzen dute ikastolako bazkide diren familiek, baina, abenduko egunetan, Mari Domingiren Errepublika Magikoa bilakatzen da. Bertan, 40-45 minutu inguruko ibilbide bat egiten dute haurrek lehenik, iratxoek lagunduta; gero, Mari Domingirengana iristen dira, eta kontu-kontari aritzen dira harekin, haur bakoitzak zer opari eskatu duen kontatzeko.
Egitasmoa Ā«erdi txiripazĀ» sortu zela kontatu du Leire Agirrezabalak, proiektuaren arduradunetako batek. Elkarkidetza saioak antolatzen dituzte ikastolan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleen arteko harremanak sendotzeko; horretarako, hainbat ekintza antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Eguberrietan, DBHko ikasleak Mari Domingiz mozorrotzen ziren, ikaslerik gazteenei bisita egin eta haien gutunak jasotzeko. Ā«Pandemia etorritakoan, burbuilak zirela-eta, ezin genuen horrelakorik egin, eta pentsatu genuen Mari Domingirekin eta Olentzerorekin zerbait antolatzea, familiek haurrekin bisitak egitekoĀ», kontatu du Agirrezabalak.
Ipuin kontaketa eta gutunak
Bi zati ditu baserrirako bisitak. Lehenengoan, 40-45 minutuko ibilbide bat egiten dute haurrek, iratxoek lagunduta. Aurtengoak Musika nota galduaren bila du izena, eta iratxoek ibilbidean zehar egin beharrekoak kontatzen dizkiete haurrei. Besteak beste, ipuin kontaketa bat egiten dute, eta hori amaitutakoan igarotzen dira bigarren zatira: Mari Domingiren etxea ezagutu eta harekin hitz egiten dute. Ā«Mari Domingi erdian jartzen da, eta bisitari guztiak esertzen dira haren bueltan. Hor, elkarrekin hizketan jartzen dira, Mari Domingiri eta Olentzerori zer eskatu dieten kontatzekoĀ». Ondoren, horma batean zintzilikatzen dituzte haurrek idatzitako gutunak. Salda beroa hartuz amaitzen da egonaldia.