Gaiak

Jokin Pinatxo, Janus Lester taldeko abeslaria: «Sentimenduen errusiar mendi bat da 'Lore'»
Bi haur begiak zabal-zabal eginda geratu dira Jokin Pinatxo (Bera, Nafarroa, 1996) Janus Lesterreko abeslaria argazkirako posatzen ikusi dutenean. Kristinaenea parkean sartu, eta lore artean murgildu da; hala baitu izena haren bigarren diskoak: Lore.

Eklipseak: astroak ezkutaketan
Eklipse aro moduko batean sartu da Euskal Herria: martxoaren 14an Ilargi eklipse partziala ikusteko aukera izan zen. Martxoaren 29an, berriz, Eguzki eklipse partziala ikusiko da. Eta, irailean, beste Ilargi eklipse bat ikusteko aukera izango da. Baina astronomoek, batik bat, egun hau dute markatua agendan: 2026ko abuztuaren 12a. Izan ere, Eguzki eklipse oso bat ikusteko aukera izango da orduan. «Bizitza osoa daramat egun horren zain. Ematen zuen ez zela inoiz iritsiko, eta jada gainean daukagu», esan du, barre urduri batekin, Virginia Garcia Aranzadi zientzia elkarteko astronomoak.

Amamei gorazarre
Amonak omentzea du helburu Eidabe antzerki taldearen lan berriak: ‘Amama, irribarreen ondarea’. Adinekoen jakintzaren transmisioa aldarrikatzen du, besteak beste.

Martxoak 8, berriro kalera

Euskara ardatz 50 udatan
Duela 50 urte sortu zituzten Euskal Udalekuak, haur eta gazteei aukera emateko udan euskara hutsean aritzeko. Urteurrena bada ere, ohi bezala antolatuko dituzte udalekuak; gaur irekiko dute izena emateko epea.

Nahia Sillero, aktorea: «Aktore izateko ikastea nahitaezkoa da»
Galdera asko geratu ziren airean Irabazi arte-ren 3. denboraldian. Horiek argitzeko garaia da, atzo estreinatu baitzen denboraldi berria ETB1en —Makusin, joan den ostiralean—. Noraren rola jokatzen du Nahia Sillerok (Bilbo, 2000), eta esan du telesailak egin duela bere tokia.

Minbizia, zelulen jarrera aldaketa

Baratxuri zopa, zaintzaren ikur
Sorginekin lotutako uste okerrak haustea du xede Zapotxin antzerki taldearen ‘Baratxuri zoparen sekretua’ antzezlanak. Maripanpalona sorginari esker ikasiko du Zapotxinek sorgin izaten.