Azoka

Arretxikili, amatxo!

Arretxikili, amatxo!

Bilbuk ez du inora oinez joan nahi. Jakina, nahiago du amatxorekin arretxikili ibili! Baina amatxo neka-neka eginda dago. Hainbeste, ezen atseden hartzea erabaki baitu, Bilburen kotxetxoan eserita…

Georgie Birkett. Argitaletxea: Ibaizabal.
Guardasolak euria nahi du

Guardasolak euria nahi du

Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik! Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…

Patxi Zubizarreta eta Irrimarra. Argitaletxea: Ibaizabal.

Liburua

Hegoak zabaldu eta hitz egiten dut, eta kontatu. Zoritxarrez, askotan, itxiak izaten ditut hegoak, hitzak preso edukiko banitu bezala…

Pello Añorga eta Aitziber Alonso. Argitaletxea: 1545 argitaletxea.

Jakomintxo

Jakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da. Lehen haurtzaroaren etapa ederrerako gozagarri.

Rébecca Dautremer. Argitaletxea: Ibaizabal.
Brunaren abestia

Brunaren abestia

Lehen eskola eguna da, eta Brunak lagun berri asko egin ditu. Guztien izenak gogoratu nahi ditu, gero aitonari banan-banan aipatzeko. Eta, horretarako, zer hoberik abesti bat baino? Ipuinaren bidez, egileak alzheimerra zer den eta zer ondorio dituen azaldu nahi die haurrei.

Txema Pinedo eta Paul Caballero Barturen. Argitaletxea: Erein.
Memoriaren zuhaitza

Memoriaren zuhaitza

Oroimenaren garrantzia azpimarratu nahi du liburu honek. Aitonak bilobari kontatuko dio arbola berezi batek zer eragin izan duen bere bizialdian, eta ondorengo belaunaldiei transmititu nahi die maitasun hori.

Pello Añorga eta Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Nube Ocho.
Amonak alzhei...zer?

Amonak alzhei...zer?

Katixak bere amonak Alzheimerren gaitza duela jakin du. Alzhei... zer? Katixak ezin du hitz hori ulertu. Gauza bat baino ez daki: amonak laguntza behar du.

Claude K. Dubois eta Veronique Van den Abeele. Argitaletxea: Ttarttalo.
Memoriaren ibaia

Memoriaren ibaia

Feminismoan eta ekologian, injustiziaren aurka eta gizarte bidezko eta bizigarriago baten alde borrokatu dira Eider eta Harkaitz. Militantziaren alde ilunaz ere jabetu dira gaztaroko urteetan aurrera egin ahala. Horretaz hasi dira solasean Andoaindik abiatuta Leitzarango ibarrean zehar...

Juan Luis Zabala eta Mattin. Argitaletxea: Denonartean.
Nirekin jolastu nahi duzu?

Nirekin jolastu nahi duzu?

Sagutxo bat etxetik atera da jolasteko norbaiten bila. Bidean, buztan oso desberdinekin egin du topo, baina ez dute harekin jolastu nahi. Asko ibili eta gero, buztan gris bat ikusi du. Jolastu nahi ote du haren jabeak sagutxoarekin?

Eric Carle. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Miraren mendekua

Miraren mendekua

Noraino eraman gaitzake mendeku goseak?  Zilegizkoa da minari minez erantzutea? Gaizki-ulertu bat tarteko, liburu honetako protagonista (irakurlea bera) abentura misteriotsu bezain arriskutsu batean murgilduko da. Gai izango al da etorkizun berriak sortzeko?

Nerea Loiola Pikaza eta Ivan Landa. Argitaletxea: Erein.
top