Azoka

Migranteak

Migranteak

Migranteak, errefuxiatuak, erbesteratuak, bonbardaketak, indarkeria, gerra, gosea, beldurra, exodoa, kanpamentuak, haurrak, paterak, erreskateak, itotakoak, mugak, ilegalak… Isiltasuna. Zenbat muga zeharkatu behar dira etxera iristeko?

Issa Watanabe. Argitaletxea: 1545 argitaletxea.
Immigranteak

Immigranteak

Bi umek albiste bat jasoko dute eskola eguna amaitzean: biharamunean bi immigrante helduko dira ikasgelara. Immigranteak? Hitz hori entzuten duten lehen aldia denez, esanahi posibleetan pentsatzen igaroko dute iluntzea: zer izango ote dira?

Marcelo Simonetti eta Maria Giron. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.

Heldu garen guztiak

Ume batzuen ileak loak hartuta daude, beste batzuenak kizkurtuta, ile batzuk gariaren antzekoak dira, beste batzuk lainoaren modukoak. Batzuen larruak lurraren kolorekoak dira, gero eta gehiago dira ostadarraren koloreak. Haize kolorea, euri kolorea, trumoi kolorea, sandalo kolorea…

Antonio Rubio eta Maria Giron. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Bidaia luzea

Bidaia luzea

Antzara amak eta haren txitek hegoaldeko lur epeletarantz egingo dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialde batetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekingo dio iparralderantz. Bietan daude erauntsiak, janari eskasia, predatzaileak eta mafiak...

Daniel H. Chambers eta Federico Delicado. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Katta eta lagunak

Katta eta lagunak

Liburu honetan bilduta daude 2022an Irria aldizkarian argitaraturiko Kattaren hamar abentura, hamar istorio. Komikietako bakoitzak Kattaren lagun bat du protagonista. Guztiekin jolastu, guztiekin ikasi eta guztiekin ondo pasatzeko liburuxka da.

Miren Agur Meabe eta Lotura Films. Argitaletxea: Elkar.
Katta eta lagunak 2

Katta eta lagunak 2

Katta eta Lagunen bigarren ale honek 2024an zehar Irria aldizkarian argitaratu diren istorioen bilduma dakar. Hamar istorio biltzen ditu, hamar komiki, eta, bakoitzean, Kattaren lagun bat da protagonista: Ariela basurdea, Mozart txantxangorria, Greta tximeleta, Patziku trikua...

Miren Agur Meabe eta Lotura films. Argitaletxea: Elkar.
Nazkatasuna

Nazkatasuna

Peru Magdalenak eta Mikel Valverdek elkarrekin sortu duten album ilustratuak nazka du abiapuntu. Zer da nazka? Noiz sentitzen dugu? Gauza berdinek ematen al digute nazka? Denok sentitzen al dugu berdin? Nazkaren inguruko ipuin bat da.

Peru Magdalena eta Mikel Valverde. Argitaletxea: Ikaselkar.
Sorpresa!

Sorpresa!

Sorpresak izoztu egiten gaitu une batez, eta etorri den bezala azkar joaten da, beste emozio bati tokia eginez. Irudimen handiko mutikoa da Manex. Bere inguru lauso eta koloretsuari begira entretenitzen da, istorioak imajinatuz eta bazterrak marrazkiz betez.

Agurtzane Ortiz eta Enique Morente. Argitaletxea: Ikaselkar.
Mamuki

Mamuki

Gaur Mamuki ez da ongi esnatu. Mukiz beterik, ezin inor izutu... eta, sustorik gabe, ezin gau beltza ospatu! «Nola sendatu?», dabil pentsatu eta pentsatu. Sustoak hainbeste maite ditu...

Nerea Ariznabarreta eta Maite Rosende. Argitaletxea: Pamiela.
Orion eta iluntasuna

Orion eta iluntasuna

Orion haurrari beldurra ematen diote liztorrek, munstroek, txabolek, ekaitzek, txakurrek, armiarmek, eta altuerak, baina beldur handiena ematen diona zera da... iluntasuna! 
Murgildu Orionekin batera abentura honetan.

Emma Yarlett. Argitaletxea: Ibaizabal.
top