Azoka

Hur ikasten. Zenbakiak eta janari osasungarria

Hur ikasten. Zenbakiak eta janari osasungarria

Liburu honetan oso modu dibertigarrian kontatzen ikasteko jokoak eta jarduerak aurkituko dituzu. Eranskailuak dauzka.

Leire Bereikua eta Paul Caballero. Argitaletxea: Mezulari.
Nire biderketa taulak

Nire biderketa taulak

Nork dio biderketa taulak ikastea ez dela dibertigarria? Biderketen emaitzak ezkutatuta daude: egin tira mihiei eta argitu erantzunak! Biderketak lantzeko mihidun liburua, kartoizkoa.

Joana Jesus. Argitaletxea: Ttarttalo.
Koloretako intsektuak

Koloretako intsektuak

Ikusi duzu intsekturik gaur ibili zaren kaleetan? Zenbat ikusi dituzu? Ziur aski, ikusi dituzunak baino askoz ere intsektu gehiago dago bizi zaren auzoan. Zeintzuk diren jakin nahi duzu? Zatoz gurekin!

Maddi Astigarraga Bergara. Argitaletxea: Sua edizioak.
Zizareren mundua. Urtaroak

Zizareren mundua. Urtaroak

Zizare lan eta lan aritzen da urte osoan. Udaberrian, loreen haziak ereiten ditu; udan, animalien kumeak ikustera joaten da; udazkenean, hostoak biltzen ditu eskuarearekin; eta neguan, bero-bero janzten da. Zer dago lotuta urte sasoi bakoitzarekin?

Esther van den Berg. Argitaletxea: Ttarttalo.
Lurrak atseden hartu zuenekoa

Lurrak atseden hartu zuenekoa

Lurra pattal zegoen eta medikuarenera joan zen. Ezinezkoa zirudien medikuak eskatu ziona. Hurrengo egunean, baina, hori sorpresa hartuko zuena!

Emily House. Argitaletxea: Picarona.
Bihotza alderantziz zuen barraskiloa

Bihotza alderantziz zuen barraskiloa

Gertaera zientifiko erreal batean oinarrituriko istorio hau existitzearen atzean dagoen zientziari eta poesiari buruzkoa da, denborari eta zoriari buruzkoa, genetikari eta generoari buruzkoa, maitasunari eta heriotzari buruzkoa…

Maria Popova eta Ping Zhu. Argitaletxea: A fin de cuentos
Zertarako balio du?

Zertarako balio du?

Galderak egitea maite duen liburua naiz ni. Gogokoago dut galderak dituen mundua erantzunak dituena baino, ikertzea maite baitut, baita nahaspilatzea ere. Galderak egitea mundua nahastea da, eta nahasmendurik eta ikerketarik gabeko mundua mundu tristea eta aspergarria da.

Jose Maria Vieira Mendes eta Madalena Matoso. Argitaletxea: A fin de cuentos.
Katta. Artezaleak

Katta. Artezaleak

Kattak ezin izan zuen siesta egin, marigorringo batek laguntza eskatu ziolako: Winston barraskiloak arazo bat zeukan, arazo koloretsu bat.

Miren Agur Meabe eta Lotura films. Argitaletxea: Elkar.
Zure burmuina liluragarria da

Zure burmuina liluragarria da

Zure burmuina ezagutzen duzula uste duzu, ezta? Baita zera ere! Burmuina zure belarri artean eroso bizi den masa nahasi bat da, etengabe arreta galtzen duena, ditxosozko biderkatzeko taulak gogoratu ezin dituena eta jatea izugarri atsegin duena.

Philip Bunting. Argitaletxea: Ibaizabal.
Artista egingo zaituen liburua

Artista egingo zaituen liburua

Inspira zaitez mundu osoko hamaika artista iraultzailerekin, eta, gero, probatu haien teknika harrigarriak etxean, urratsez urrats azaldutako 25 jarduera dibertigarriren bidez. Liburu hau mota guztietako sormen lanak egiteko ideia irudimentsuz beteta dago.

Ruth Millington eta Ellen Surrey. Argitaletxea: Ttarttalo.
top