Azoka

Elbira Zipitria andereñoa

Elbira Zipitria andereñoa

Elbira Zumaian jaio zen, aspaldi-aspaldi, 1906an. Baina, aitaren lanarengatik, Donostiara joan zen bizitzera. Irakasle ikasketak egin, eta 22 urterekin lanean hasi zen. Berrehun bat neska-mutil zebiltzan bertan, eta denak euskaraz eskolatzen zituzten...

Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.
Gutunak birramamari

Gutunak birramamari

Asak zortzi urte dauzka, eta lau neba-arreba txiki. Bi edo hiru lekutan bizi izan da oraingo herrira etorri baino lehen. 8 urte egin zituenean, birramama hil zitzaion. Asko maite zuen. Orain, beste modu bat aurkitu du harekin hitz egiteko: gutunak.

Yolanda Arrieta. Argitaletxea: Denonartean.
Bat eta zazpi

Bat eta zazpi

Bianchi jaunak, Italia guztian barna saltzen ibiltzen zen merkataritza agente batek, sakelako telefonorik ez zegoen garaian, egunero deitzen zion bere alabari ipuin bat kontatzeko. Baina deiak oso garestiak zirenez, ipuinek oso laburrak behar zuten izan.

Gianni Rodari eta Beatrice Alemagna. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Artista egingo zaituen liburua

Artista egingo zaituen liburua

Inspira zaitez mundu osoko hamaika artista iraultzailerekin, eta, gero, probatu haien teknika harrigarriak, urratsez urrats azaldutako 25 jarduera dibertigarriren bidez. Liburu hau mota guztietako sormen lanak egiteko ideia irudimentsuz beteta dago.

Ruth Millington eta Ellen Surrey. Argitaletxea: Ttarttalo.
Indiako oasia

Indiako oasia

Sir George Ingalaterrako bere gazteluetako batean babesturik bizi da, baina Indiako Bengala eskualdearen hutsa du, han administratzaile nagusia izan baitzen. Haren biloba Annak orain herrialde hartan lan egiten du, kazetaritza ikasketak amaitu ondoren. Bertan gazte espainiar bat ezagutu du, Vicente Ferrer, txiroentzako ikastetxeak, aterpetxeak eta ospitaleak eraikitzen hasi dena...

Pablo Zapata eta Paloma Corral. Argitaletxea: Ibaizabal.
Nasha

Nasha

Egun batean, eskolara bidean, Nashak gizon-itzal misteriotsu bat ezagutuko du, bere familiaren eta Ipar Amerikako herri indigenen historiaren zati handi bat deskubritzen lagunduko diona... Topaketa hori bere jatorria berreskuratzeko aukera bat izango ote da?

Cecile Roumiguiere eta Justine Brax. Argitaletxea: Ibaizabal.
Amaren bidaia

Amaren bidaia

Ama bidaian doa. Maletan sartu ditu bere galtzerdiak, bere liburuak, bai eta bere soineko marraduna ere. Ezin gaitu berarekin eraman. Aita eta biok etxean geratuko gara…

Mariana Ruiz Johnson. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Untxiño kaguntzaile aparta

Untxiño kaguntzaile aparta

Untxamak gutuna idatzi dio amama Untxiñeri, askaltzera gonbidatzeko. Untxiñok, amari lagundu nahi dionez, gutuna botatzeaz arduratu nahi du. Baina postontzirainoko bidea ez da batere erraza izango.

John Bond. Argitaletxea: Ibaizabal.
1, 2, 3 zenbakiak

1, 2, 3 zenbakiak

Zenbakiak idazten ikasi nahi? Liburu honekin oso erraz ikasiko duzu! Liburuan 1etik 20ra arteko zenbakiak ikasteko jarraibideak, kaligrafia lantzeko grafismo ugari eta makina bat pertsonaia dibertigarri daude!

Joana Jesus. Argitaletxea: Ttarttalo.
19. ardia

19. ardia

Gauero-gauero ardiak kontatzen ditu Ofelia andereak lo hartu ahal izateko. 1, 2, 3, 4 ardi… eta hala 18. ardira iritsi arte. Orduan, loak hartzen du beti. 19. ardia, ordea, irteteko gogoz geratzen da gauero. Beraz, plan andana jarriko du martxan, ez da besoak gurutzatuta geratuko.

Blanca Lacasa eta Jorge Martin. Argitaletxea: Nube ocho.
top