Azoka

Harresi handirantz
Rama 13 urteko mutil bat da, Sri Lankako familia txiro batekoa. Artzain lan egitera behartua, ia ezin da herriko eskolara joan, eta barre egiten diote, inoiz ez baitie irakaslearen galderei erantzuten. Gau batean amets berezi bat izango du, bere patuari aurre egiten lagunduko diona: Harresi Handirantz jo behar du.

Gerrak ez du izenik
1937ko martxoa da Durangon. Mirentxu aspaldian isilik dabil. Ez du hitz bakar bat ere egin, amama hil eta egun berean aita frontera joan zitzaionetik.

Ezinbesteko nanoliburuak 4
Amets handiak gordetzen dituzten liburu ttipiak, kutxa batean bilduak: Amaren bidaia, Erbia eta Dortoka, Bigarren aukera, Hankalata pirata, Opari ezberdin bat, Sandia-gidaria, Xirimiri eta Zazpi munstro eta katu bat.

Liburuak teilatuan
Ohartu al zara? Arrainak leihoan igerian al dabiltza? Teilatua liburuz egina al dago? Eta semaforo bat al dago etxeko atean? Lehenengo begi kolpera, liburu honetako etxea arrunta irudituko zaizu, baina arretaz behatzen baduzu, berehala ikusiko dituzu hamaika gauza eta egoera xelebre.

Baudgu zer eraiki. Bion etorkizunerako planak.
Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko.

Liburu bat irekitzen duzularik
Liburu bat irekitzen duzularik, abentura bat hasten da… Nahi baduzu askatu ezkutuko magia, zabaldu ezazu azala, eta zorrotz ezazu begia. Eta, nekaturik bazaude, itzuli nahi baduzu etxera, liburua itxi besterik ez, sekretua horixe da.

Amona Tomaxa udazkenean
Udazkena da. Amona Tomaxa basoan gustura dabil. Halako batean, ustekabe batek ibilaldia zapuztuko dio. Ixabelek eta Mattinek eskarmentu handia dute herriz herri eta irriz irri Amona Tomaxaren ibilerak marrazkiz eta ahoz kontatzeko.

Traktorean
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein haziak baratzean, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur! Gozatu baserriaz eta laino artean traktore eta hegazkin hauetan, erlaitz mugigarriekin jolas egiten duzun bitartean.

Traktoretxok hegan egin nahi du
Gaston hegazkinak lur hartu du zelaian. Gastonek motorra eta gurpilak ditu, Traktoretxok bezala, baina Gastonek hegan egin dezake, eta hori harrigarria iruditu zaio Traktoretxori. Berak ere egin nahiko luke hegan...

Baserria
Ukitu ezkutuko animalia honen ehundura: zer da? Orain pasatu orria. Ondo asmatu duzu, ardiak dira! Ukitu eta esperimentatu etxeko txikientzat aproposa den arbel-liburu dibertigarri honekin.