Azoka

Esnati ederra
Txilinbuelta bildumako ipuinetan, pertsonaia eta kontakizun klasikoak aurkitu daitezke, baina buelta bat emanda. Argumentuak ezustez eta umorez beteta daude, eta lehen irakurleen irudimena hegan jarri eta garatuko dute.

Esna irauteko ipuinak
Ipuin laburrak eta biziak biltzen ditu liburu honek, ipuin irudimentsu eta iradokitzaileak; denak ala denak ere, esna irauteko ipuinak dira. Tradizioa eta humorearen eskutik askotariko eszenatokietan murgiltzeko aukera izango du irakurleak.

Mattin esnatu egin da
Mattinek indar handia nabaritu du bere baitan, eta ieup!, gogo biziz jaiki da! Montessori metodoan oinarrituta. 0-3 urte bitarteko haurrak autonomiarantz gidatzeko eta beren buruengan konfiantza garatzen laguntzeko istorioak.

Hartza iratzarri da
Primadera heldu da. Negu guzian lo egin ondoan, iratzartzen da Hartza. Oihanean dabilela, zenbait animaliarekin topo egiten du. Denak ihauterietara joaten dira; zergatik berak ere ez luke bestan parte hartuko?

Burgi eskolara doa
Bere urtebetetze egunean, Martxelok Tristan gonbidatu zuen etxera meriendatzera. «Zorionak!», esan zion Tristanek, eta oparitxo bat eman zion. Tristanek gortinetatik sobran zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari.

Artaldea
Mikelek ardiak kontatzen ditu lokartzeko. Bat, Bi, Hiru... Baina eta Lau ardiak ez badu jauzi egin nahi?

Saguak eskolan
Arratsaldero, meriendatu aurretik, saguak badoaz etxeko leihotik. Leihotik irtenda, badoaz airean, kaskoak buruan patinete gainean…

Katta. Eskolara
Katta urtxintxa eskolara doa gaur. Lagunekin elkartuko da bertan. Andereñoak margoak atera ditu. Baina adi! Margoak bereziak dira eta...

Katu artistak
Bere urtebetetze egunean, Martxelok Tristan gonbidatu zuen etxera meriendatzera. —Zorionak! —esan zion Tristanek, eta oparitxo bat eman zion. Tristanek gortinetatik sobera zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari.

Maitagarriak
Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti Ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako. Ezagutu haiek dituzten dohainei, gorroto dituzten objektuei, darabiltzaten apaingarriei, dauzkaten botere magikoei eta egiten dituzten bihurrikeriei buruzko datu zoragarriak.