Azoka

Deabruaren zubia

Deabruaren zubia

Aspaldi, Isovol herrian, iturrira joateko errekaren bestaldera joan behar zuten, baina zubirik ez. Egun batean, deabruak zubia eraikitzea eskainiko dio Ponetari, arimaren truke. Onartuko ote du tratua Ponetak?

Susanna Martin Segarra eta Enrique Morente. Argitaletxea: Labayru.
Batetik zetara, gure ostadarra

Batetik zetara, gure ostadarra

Material honekin kantuan eta boz goran jolasterakoan, zenbakiak, letrak eta koloreak landu daitezke.  Oharkabean, bertsotako hainbat doinu, errima, neurri, hitz joko eta errepikapen ere aurkituko ditugu.

Antton Kazabon. Argitaletxea: Denonartean.
Irrimola

Irrimola

Maite Mutuberriak sortutako album ilustratuak poza du abiapuntu. Poza biribila da, barruan daramagun zurrunbiloa. Leunki ateratzen da askotan, haize epela bezala. Beste batzuetan, ordea, xirimolaka kanporatzen dugu, irri eta algaraka.

Maite Mutuberria. Argitaletxea: Ikaselkar.
Elmer eta ostadarra

Elmer eta ostadarra

Elmer triste jarri da ostadarrak koloreak galdu dituela ikusi duenean. Beti bezala, Elmer prest dago laguntzeko, baina zer gertatuko da harekin, ostadarrari ematen badizkio bere koloreak?

David McKee. Argitaletxea: Erein.
Arrautzarik izan nahi ez duen oiloa

Arrautzarik izan nahi ez duen oiloa

Nola izan daiteke zoriontsu ilerik nahi ez duen katu bat? Gainera oooso iletsua da! Eta ileak galtzea beste aukerarik ez balu? Esaten erraza da, baina ez da hain erraza lortzen…

Severine de la Croix, Anthony Signol eta P. Roland. Argitaletxea: Picarona.
Enigmak. Giza gorputza

Enigmak. Giza gorputza

Giza gorputza mekanismo zehatza eta liluragarria da. Liburu honetako enigmen bidez, misterio harrigarri batzuen kausa asmatuko duzu gure anatomian eta sistemetan barrena ibili ahala. Jarri burmuina martxan, eta irudimena hegan!

Victor Sabate eta Victor Escandell. Argitaletxea: Ttarttalo.
Hemen eta orain

Hemen eta orain

Gure inguruan, natura etengabe ari da aldatzen, hazten... eta lanean. Egunero, ordutik ordura, aldaketa magikoak gertatzen dira gure begien aurrean, nahiz beti ez den erraza ikustea...

Laura Brand eta Freya Hartas. Argitaletxea: Txalaparta.
Giza gorputza

Giza gorputza

Badakizu zure hezurrak, apurtuz gero, berriz osatzen direla? Eta gure azala superheroien jantziaren modukoa dela? Liburuaren barrualdeko hegalak altxatu, eta zure gorputzaren funtzionamendua ezagutu.

Chris Jevons. Argitaletxea: Susaeta.
Azken dantza

Azken dantza

Neska batek Braulia ezagutu du, erregina amerikarra, eta txundituta geratu da haren amaigabeko dantza ikustean. Hura bezalakoa izan nahi luke, hark bezala dantzatu. Ezin, ordea: entzumenik gabe jaio zen, eta ezin doinuari jarraitu. Baina txotxongilolari batekin topo egin du...

Katrin Pereda eta Itziar Reparaz. Argitaletxea: Erein.
Dantzariak falta dira

Dantzariak falta dira

Kale Nagusian zalaparta da nagusi gaur: Prima Pavlovak eta bere dantza eskolak lehen emanaldia eskaini behar dute. Baina…, non daude protagonistak? Sartu, eta lagunduko al diogu aztarnaren bat topatzen?

Kate Hindley. Argitaletxea: Ibaizabal.
top