Azoka

Saguak eskolan

Saguak eskolan

Arratsaldero, meriendatu aurretik, saguak badoaz etxeko leihotik. Leihotik irtenda, badoaz airean, kaskoak buruan patinete gainean…

Oli eta Natalia Colombo Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Katta. Eskolara

Katta. Eskolara

Katta urtxintxa eskolara doa gaur. Lagunekin elkartuko da bertan. Andereñoak margoak atera ditu. Baina adi! Margoak bereziak dira eta...

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Katu artistak

Katu artistak

Bere urtebetetze egunean, Martxelok Tristan gonbidatu zuen etxera meriendatzera. —Zorionak! —esan zion Tristanek, eta oparitxo bat eman zion. Tristanek gortinetatik sobera zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari.

Joseph Whelan eta Enrique Morente Argitaletxea: Labayru
Maitagarriak

Maitagarriak

Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti Ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako. Ezagutu haiek dituzten dohainei, gorroto dituzten objektuei, darabiltzaten apaingarriei, dauzkaten botere magikoei eta egiten dituzten bihurrikeriei buruzko datu zoragarriak.

Sebastien Perez eta Bluebidrdy Argitaletxea: Ibaizabal
Sorginak

Sorginak

Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina, aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten eta zigortu egin zituzten emakumeak.

Cecile Roumiguiere eta Benjamin Lacombe Argitaletxea: Ibaizabal
Itzultzea

Itzultzea

Aurpegi maite bat, ilunabar bat, eskola-egun bat, pauso hots ezagunak. Irudiak, oroimenean dirdaika. Eta beti, gure inguruan bilbaturik, bizitza edertzen digun jendea. Itzultzea irudi kutunen bilduma bat da. Eta eskaintza ere bada, esker ematea eta ospakizuna.

Pablo Echart eta Concha Pasamar Argitaletxea: Triqueta verde

Lotara, Potxolo!

Ohera joan aurretik, Aitotsok tapakia ondo-ondo jarri dio ohean Potxolori, baina, gaur gauean, Potxolok ez du lo egiteko asmorik. Aitotso nekatuta dago, gaur lan asko egin baitu. Baina horrela jarraitzen badu... otso basatiari deitu beharko dio!

Alexandra Garibal eta Marianne Vilcoq Argitaletxea: Ibaizabal
Jacob. Gaueko langilea

Jacob. Gaueko langilea

Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin –kazetariek «Gaueko langileak» deitu zieten–, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oraindik oihartzun egiten duena.

Matz eta Leonard Chemineau Argitaletxea: Txalaparta
Bagdadeko postaria

Bagdadeko postaria

XXI. mendeko lehen urteak latzak izan ziren Iraken. Bagdad hiriburua, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuinen kokalekua, inbaditu egin zuten, eta leherketa eta tiro hotsak nagusitu ziren. Akabo Bakearen Hiria edo Hiri Esmeralda. Abdulwahid mutikoa ortuan dabil jolasean, Fatiha ama kasik ez da etxetik irteten, eta aitak, Ibrahim postariak, nekez egiten du lan. Baina beti dago esperantzarik postariak atea jotzen duen bitartean…

Marcos S. Calveiro eta Miguel Angel Diez Argitaletxea: Ibaizabal

Arrautzarik jarri nahi ez zuen oiloa

Nola izan daiteke zoriontsu arrautzak jasan ezin dituen oilo bat, egunero bat errun behar duenean bereziki? Eta konponbidea, besterik gabe, erruteari uztea balitz? Esaten erraza da, baina ez da hain erraza lortzen…

Severine de la Croix, Anthony Signol eta Pauline Roland Argitaletxea: Picarona
top