Azoka
Amaiur
Zer diren gure herriko kontuak, kontatzen segitzeko izan behar dutela kontatuak. Eta zuk, kontatuko al dituzu?
Muga guztien gainetik
Malin, Bamakoko Kuluba auzoan, bada mugimendua. Familiek hara igorririk, Desire, Lazina, Jalil eta Nura gazteak Europara abiatuko dira, beren eta herritarren bizimoldearen hobetzeko xedearekin. Haien adiskidetasunak azkar izan beharko du bidaiako lanjeren eta hersturen gainditzeko. Muga guzien gainetik, amesten duten bizia aurkituko ote dute Europan?
Gerrak ez du izenik
1937ko martxoa da Durangon. Mirentxu isilik dabil aspaldian. Ez du hitz bakar bat ere egin, amama hil eta egun berean aita frontera joan zitzaionetik.
Katta. Ihesi
Kattak arazo bat izan du eta basotik alde egin du. Hirira doan bidean, hainbat jende topatu du, ez oso atsegina. Zer gertatuko zaio azkenean?
Txoriak kantari
Ilargian Kulunkantari saileko zenbaki bakoitza ariketa poetiko bat da, «begia hezteko eta belarria goxatzeko», Antonio Rubio egileak azaltzen duen bezala. Itxuraz xumeak izan arren diseinuan eta edukian, hausnarketa eta sorkuntza prozesu luze baten emaitza dira.
Munduko doinu zoragarriena
Leo amets handi bat duen lehoi txiki bat da: munduko doinurik zoragarriena aurkitu nahi du. Horretarako, bidaiatu egingo du, eta konturatuko da hura bilatzea uste baino askoz ere zailagoa dela.
Txalopinak
Haurra kanta ezazu
Goizetik gauera
Eta biziko zara
Txorien antzera
Lai, lai, lai
Txorien antzera
Arrain zuri txikia eta itsasoko abestia
Arrain zuri txikia abeslari esnatu da. Lagunek ere musika egiten dute. Hau bai melodia berezia! Nondik ote dator?
Elurretan jolasean
Azeria, sagua, mapatxea eta hontza elurretan jolasean ari dira. Elur panpina bat egin nahi dute mendi baten gainean. Baina... elur bola oso astuna da. Lagunduko al diezu elur bola mendi gainera eramaten?
Elurrezko panpinen borroka
Negu oso hotz batean, elur panpinak sortu dira mendi gailurrean. Hasieran hiru bola dira soilik, baina laster beren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte harri eta adarrekin. Sudurra egitea baino ez zaienean geratzen, ordea, neba-arrebak banatzea eta elkarren aurka jokatzea eragingo duen lehia piztu da.