Azoka
Jak txikiena
Hain handia den talde baten erdian txikia izateak buruko min handiak eragin ditzake. Nahiz eta behin eta berriro errepikatu hazteko pazientzia izan behar duzula! Baina, batzuetan, egoerarik zailenek sorpresa izugarria izaten dute atzean. Nork esan du jak txiki bat ezin dela heroi handi bihurtu?
Alaitasuna ile apaindegia
Bezero asko eta asko igarotzen dira Eduardoren guraize artetik. Guztiak pozik eta kontent irteten dira gero. Baina zerbait bada ile apaintzailea tristatzen duena. Sar zaitez: Eduardoren sekretu harrigarria ezagutuko duzu.
Ximunen baratzea
Iritsi zen udaberria! Ximunek, urtero bezala, bere azenarioak ereitea erabaki zuen. Lehenbizi, hesi bat jarri zuen bere baratzearen inguruan. Gero, lurra landu zuen… Ximun untxiak azenario asko erein zituen, baina beste norbaitek letxugak landatzeko iradoki zion, beste batek tomateak landatzeko, beste batek alberjiniak… eta baratzea, horrela, barazkiz ez ezik, nekazari bereziz ere bete zen: sagua, oiloa, akerra, txerria, azeria.
Sasoiko fruituak
Zer urtarotan hazten dira marrubiak? Nolakoa da aingurria barrutik? Zer koloretakoak dira sagarrondoaren loreak? Altxatu leihatilak eta ikusi fruituen eta barazkien barnealdea.
100 kontu janaria hobeto ezagutzeko
Liburu honek 100 gauza biltzen ditu janariari buruz jakiteko: 40.000 erle behar dira sagasti bat sagarrez betetzeko; gizakiek marrazo gehiago jaten dituzte, marrazoek gizakiak baino; %50eko aukera duzu brokolia gorrotatzeko; fruitu gorriak jateak bihotzaren osasunari laguntzen dio...
Amona Tomaxa eta sagarra
Gose, oso gose da amona Tomaxa. Sagarra du amets. Pausoa ote trakets?
Mari
Mari da, dudarik gabe, euskal mitologiako izaki nagusia. Gaur egun, XX. mendearen hasieran Jose Miguel Barandiaranek eta haren laguntzaileek bildu zituzten lekukotasunen bidez baizik ez dugu ezagutzen. Geroztik, euskal gizarteak hainbat zibilizaziorekin egin du topo; beraz, ez da harritzekoa Mariren pertsonaiak hamaika aurpegi izatea.
Onin mitologiaren lurraldean
Kaixo! Onin naiz. Aspalditik izan dut mitologiaren munduan barneratzeko ametsa. Sekula ez nuen pentsatuko sarbideko atea etxetik hain gertu egongo zenik, inguratzen gaituzten mendietan. Alupak, gure lagun inuitak, laguntza behar du. Haren herria arrisku larrian dago, eta Mari jainkosak izan lezake hari laguntzeko giltza. Marirengana iristea ez da erraza izango. Lehenik, ustekabeko pertsonaia batzuei egin beharko diegu aurre: hor izango ditugu Tartalo, Herensuge, laminak eta beste.
Tartalo
Tartalo ziklopea da, alegia, begi bakarra du bekokiaren erdian. Indar izugarriko erraldoia da, kobazulo batean bizi da, eta bertara bildu ohi du gauez bere artalde ederra. Gainera, kristauak jaten ditu harrapatuz gero.
Basajaun
Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Basajaunak gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza, eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea ere zaintzen dio.