Azoka
Geu be bagara itsasoa
Itsasoko zereginak ondo bereizita egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira liburu honetan, aitortza egiteko.
Itsasoaren atea
1870eko negua. Aitak bapore batean utzi du Elora Duval, Ubarroien Uhartera bidean. 13 urteko neskatxari ama hil zaio, eta bizimodu berri bati ekin beharko dio Brigita amonaren basetxean. Lanean hasiko da, umezain, eta laster estutuko du harremana bertako Ariane txikiarekin. Baina ez Elora, ez Ariane, ez dira neska arruntak: mezuak edota gertaerak hautemateko dohaina izanik, bion artean askatuko dute aspaldiko kondaira tragiko baten korapiloa.
Josi eta josi
Zergatik ateratzen gara kalera Martxoaren 8an? Zer gertatu zen egun hori hautatzeko? Clararen istorioaren bitartez, ipuin ilustratu honek Emakumeen Nazioarteko Egunaren abiaburura eramango gaitu, aurreko belaunaldien lorpenak ezagutu eta haien borrokei segida emateko.
Itsaso zabalera!
Igo itsasontzira eta etorri gurekin itsaso zabalera, ea zer aurkitzen dugun oraingoan! Istorioa bizitzeak aukera emanen dio haurrari bere gorputza entzuteko, konfiantza indartzeko, lasaitzeko...
Kaleko artista
Paulek kale izkinan ezagutu duen mimo bati lagundu nahi dio artista sentiarazten, aurpegiko kolore zuri-beltzetik eta sudur gorritik harago, bizitzak eskaintzen dituen mila koloretara zabaltzen. Helburu horrekin, oparitxoak eskainiko dizkio artistari, eta hainbat abenturatan murgilduko da. Bide horretan, artistari ez ezik, bere buruari ere lagunduko dio: barruko beldurrei aurre egiten, bere buruarengan ziurtasuna irabazten. Azkenerako, bi txori habiatik hegaka, edo, agian, bi zuhaitz sustraiak indartzen.
Katu artistak
Katu artista batek, Frantziako herri batean, jateko gura duen guztia lortzen du bere ikuskizunak eginez. Beste katu bat agertu da, ordea, eta hari lekua kendu dio. Euren artean inbidiak sortu dira. Zelan amaituko ote da katuen arteko liskarra?
Artistak gara gu
Arratoiak, xiringak, su-hondarrak saihesten ibiltzen gara egunero. Txaboladian, akrobatak gara. Oreka gordetzen dugu kobrezko harien artean...
Esker mila!
Aitak pazientzia izaten irakatsi zidan. Amak, itxarotea ez dela beti ona. Amona Mariagandik ikasi nuen ez daukagula «minutu bat ere galtzeko». Baina, aitona Felipek dioenez, «deskantsua bezalakorik ez dago»...
Kristiñeren ibilerak. Bertso eguna
Bertso Eguna da eskolan. Kristiñe emozionatuta dago, sorpresaz betetako eguna izango baita guztientzat. Euskal Herriko bertsolaririk onenak ere etorriko dira. Kristiñeren planak, ordea, hankamotz gelditzen hasiko dira. Nola biribilduko ote dun hire bertsoa, Kristiñe?
Txikia izatea gogaikarria da
Karlotari gogaikarria iruditzen zaio txikia izatea, eta arazo handiak ekartzen dizkio; baina plan bikaina du! Haren helburua: ikasturtea errepikatzea tamaina bertsuko ikaskideekin egoteko. Ahaleginak eta bi eginda ere, ikasle ona baita, ez ditu azterketak suspendituko. Beraz, estrategia berria pentsatuko du egunero, huts egingo ez duelako uste osoan, baina usteak erdia ustel!