Azoka

Mattin esnatu egin da

Mattin esnatu egin da

Mattinek indar handia nabaritu du bere baitan, eta ieup!, gogo biziz jaiki da! Montessori metodoan oinarrituta. 0-3 urte bitarteko haurrak autonomiarantz gidatzeko eta beren buruengan konfiantza garatzen laguntzeko istorioak.

Charlotte Poussin eta Emmanuelle Houssais Argitaletxea: Ttarttalo
Hartza iratzarri da

Hartza iratzarri da

Primadera heldu da. Negu guzian lo egin ondoan, iratzartzen da Hartza. Oihanean dabilela, zenbait animaliarekin topo egiten du. Denak ihauterietara joaten dira; zergatik berak ere ez luke bestan parte hartuko?

Xantal Barneix-Elizagarai Argitaletxea: Ikas
Burgi eskolara doa

Burgi eskolara doa

Bere urtebetetze egunean, Martxelok Tristan gonbidatu zuen etxera meriendatzera. «Zorionak!», esan zion Tristanek, eta oparitxo bat eman zion. Tristanek gortinetatik sobran zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari.

David Melling Argitaletxea: Ibaizabal
Artaldea

Artaldea

Mikelek ardiak kontatzen ditu lokartzeko. Bat, Bi, Hiru... Baina eta Lau ardiak ez badu jauzi egin nahi?

Margarita del Mazo eta Guridi Argitaletxea: Nube Ocho
Saguak eskolan

Saguak eskolan

Arratsaldero, meriendatu aurretik, saguak badoaz etxeko leihotik. Leihotik irtenda, badoaz airean, kaskoak buruan patinete gainean…

Oli eta Natalia Colombo Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Katta. Eskolara

Katta. Eskolara

Katta urtxintxa eskolara doa gaur. Lagunekin elkartuko da bertan. Andereñoak margoak atera ditu. Baina adi! Margoak bereziak dira eta...

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Katu artistak

Katu artistak

Bere urtebetetze egunean, Martxelok Tristan gonbidatu zuen etxera meriendatzera. —Zorionak! —esan zion Tristanek, eta oparitxo bat eman zion. Tristanek gortinetatik sobera zuen oihal zati bat oparitu zion Martxelo lagunari.

Joseph Whelan eta Enrique Morente Argitaletxea: Labayru
Maitagarriak

Maitagarriak

Mundu osoko eta garai askotako maitagarrietarako hurbilketa modukoa da. Maitagarri moten arabera sailkatuta daude: Japoniako kappak, meigak, hiru Parkak edo basoko Loti Ederraren zazpigarren maitagarria, esate baterako. Ezagutu haiek dituzten dohainei, gorroto dituzten objektuei, darabiltzaten apaingarriei, dauzkaten botere magikoei eta egiten dituzten bihurrikeriei buruzko datu zoragarriak.

Sebastien Perez eta Bluebidrdy Argitaletxea: Ibaizabal
Sorginak

Sorginak

Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina, aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten eta zigortu egin zituzten emakumeak.

Cecile Roumiguiere eta Benjamin Lacombe Argitaletxea: Ibaizabal
Itzultzea

Itzultzea

Aurpegi maite bat, ilunabar bat, eskola-egun bat, pauso hots ezagunak. Irudiak, oroimenean dirdaika. Eta beti, gure inguruan bilbaturik, bizitza edertzen digun jendea. Itzultzea irudi kutunen bilduma bat da. Eta eskaintza ere bada, esker ematea eta ospakizuna.

Pablo Echart eta Concha Pasamar Argitaletxea: Triqueta verde
top