Azoka
Ametsaren bila
Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du. Europako Txapelketa dela eta, Olympia eta bere lagunak Italiara joan dira. Han erronka berriak izango ditu; urduri ibiliko da, ordea, eta bere egonezinak eta erantzukizunaren zamak ez diote lagako lo egiten eta kontzentratzen. Lortuko ote du behar duen kemena biltzea, ametsengatik borrokatzeko?
Nesken taldea
Marinari futbola asko gustatzen zaio, eta, baloiarekin hain da ona, oinekin magia egiten duela baitirudi. Baina mutilek patioko futbol zelaian jokatzea eragozten diote. Etsitzear denean, Chusak, gelakide batek, bere eskubideen alde borroka dadin animatzen du, eta irtenbide bat proposatzen dio: neskek taldea osatuko dute, eta dena egiteko gai direla erakutsiko dute. Kontuz, mutilak, Rosa Parkstarrak sortu berri da!
Onin eta surf txapelketa
Jack Suzkotxima maltzurrak plan bat dauka surf festa handia amesgaizto bilaka dadin. Bere helburua lortzen badu, marrazoek surflariak jango dituzte... Lehenbailehen geldiarazi behar dugu! Kortsario zahar baten eta gure lehengusu Siraren laguntzaz, agian lortuko dugu hondamena eragoztea.
Bainua. Fermin eta Krixpin
Elkarrekin hitz egiteko irudiak daude liburu ilustratu honetan. Irakurketa partekatuko uneek hizkuntzaren eta adimenaren garapena sustatzen dute.
Renata piano jotzailea, ingeleseko ikaslea, eta abar, eta abar
Renata piano jotzailea da, amak artista handia izatea nahi duelako, baina ingelesa ere ikasten du, eta lorezaintza ikasten du... Eginkizun asko dauzka, eta, horregatik, ez dauka lagunekin jolasteko astirik! Harik eta, jakina, Renata egun batez lo dagoenean jolasten hasi arte, gauean! Jolasa haurren oinarrizko eskubide gisa?
Shan eta Shen edo bidean ikasia
Tibeteko monasterio budista batean bizi den maisu espirituala da Shan. Gau ilunean monasterio horretara iritsi den 12 urteko mutiko umezurtza da Shen. Hainbat egunez, zedro tantai baten abaroan elkartuko dira. Elkarrekin ibiliko dituzten bideak izango dira ikasbide. Eguna joan eta eguna etorri, urte askoan bereganaturiko jakituria mutikoaren alde jarriko du Shanek. Mutikoak, bestalde, begiak adi-adi, belarriak erne-erne eta bihotza zabal-zabal jasoko ditu irakaspen horiek guztiak.
Aita liburu bat idazten ari da
Haritz dut izena, eta aita idazlea dut. Haurrentzako liburuak idazten ditu bere bulegoan. Baina zergatik deitzen dio bulego ez badu lanik egiten han dagoenean? Haritzek ez du ulertzen aitak zergatik ez duen idazten. Bulegoko alde batetik bestera dabil! Bien bitartean, aitak ez du inspiraziorik aurkitzen hasi duen liburua amaitzeko... Zer gertatzen da ezer gertatzen ez denean?
Katta. Eskolara
Katta urtxintxa eskolara doa gaur. Lagunekin elkartuko da han. Andereñoak margoak atera ditu. Baina adi! Margoak bereziak dira eta...
Pintto. Maite dut musika
Hona hemen Pintto musikazalearen oroitzapenen albuma. Irakurri bere koadernoa. Pinttok bere bidaien, lagunen eta abentura musikalen argazkiak itsatsi ditu bertan; bere oroitzapenik ederrenak dira! 12 abesti eta 12 doinu ezusteko. Sakatu ikonoen gainean eta entzun doinuak.
Nemesioren trikitixa
Zergatik dio Nemesioren amak pertsonak diatonikoak garela? Zergatik diote trikitixa ez dela Euskal Herrikoa? Zergatik diote Olentzero ez dela existitzen? Zergatik daude zientoka trikitixa armairuetan gordeta? Kezka askori egin beharko dio aurre Nemesiok.