Azoka
Basoko sekretuak. Gazte naturalisten koadernoa
Basora goaz. Eta motxilan koaderno hau eramango dugu. Etxetik irten baino lehen ere, koadernoko orrialdeetan murgildu gara, naturan zer aurkituko dugun irudikatu nahian. Horrela jakin dugu lurra bizitzaren fabrika dela, zuhaitzak landare hutsak baino askoz gehiago direla eta basoetan eta mendietan kuadrilla handia bizi dela.
Armiarma oso lanpetuta dago
Zaldia, behia, ardia… baserriko abereak armiarma hartaratzen saiatzen dira haiekin joateko. Armiarmak, ordea, bere amarauna egiten dihardu, harik eta euli bat harrapatzen duen arte...
Zirriborro eta idazle
Zirriborroren bidaia hasiera izeneko hondartzan hasten da, itsasbazterrean. Muina izeneko baso arriskutsu batean jarraitzen du, eta, azkenean, bukaera deritzan toki batean du azkena, nahiz eta Zirrimarrak ez zuen espero bidaia halakoa izaterik.
Holaxe bizi da Xola
Txakur zuri arrunt baten itxura du Xolak, baina jakinduria handiko izakia da. Xola ttikia beti dago prest bere lehoitasuna erakusteko edo basurdetan dabilen ehiztari taldearen buruzagitza hartzeko. Gazta goxoak edo Grogo jaunak prestatutako patata frijitu gustagarriek burua makurraraziko ez baliote, lau haizeetara zabalduta egongo litzateke haren heroitasunaren hotsa. Zorionez, Xolak edozein bazterretan aurkitzen ditu arima kideak. Bost ipuin hauetako beste pertsonaia guztiak bat etorriko dira Xolarekin azkenean: aurrera egin behar da kosta ahala kosta, eta batzuetan atzera.
Gizajo baten egunkaria. Hondoratua
Greg Heffleyk eta haren familiak kanpineko bidaia bat egiten dutenean, munduko abenturarik onenerako prestatzen dira. Baina planak ez dira aurreikusi bezala ateratzen, autokarabanetarako aparkaleku bat ez baita inola ere paradisu bat…
Paperezko ahozapian idatzitako ipuinak
Gauza xumea da ahozapi bat, ezdeusa ia; ipuina ere genero apala da beste batzuen aldean. Zer ote da, hortaz, ahozapi batean idatzitako ipuin labur-labur bat? Keinu umil bezain ausarta, ondoan daraman marrazkiaren antzera, trazu arinez gauzatutako askatasun ariketa. Ana Urkizak eta Begoña Durrutik egin dutena, kasurako. On egin.
Hartzaño eskolara doa
Eskolako bidean, Hartzañok basurdea, axeria, igela eta apoa aurkituko ditu. Bakoitzak jarduera interesgarri bat proposatuko dio: tindua, orea... baina eskolara berantean helduko da…. Eskolatik kanpo ere ikasten ahal dea?
Eskolako lehen eguna
Papagorritxok lehen eguna izango du gaur eskolan. Ez du joan nahi, baina, halere, probatzea erabaki du. Papagorritxok oso ondo pasatu du eskolan! Sokasaltoan ibili dira, eskulanak egin dituzte, eta Papagarritxok dorre bat egin du blokeekin. Gainera, bere kabuz joan da komunera...
Brunok ez du eskolara joan nahi
Gaur Bruno ez doa pozik eskolara. Lagun mina gaixo dago, eta ez daki norekin jolastuko den atsedenaldian. Kostatu egiten zaio lagunak egitea. Ez da ondo moldatzen futbolean eta kartetan. Ezta abesten ere. Hala ere, irakasleak irtenbidea eman dio: zer daki egiten Brunok inork baino hobeto? Irribarre batekin lotsa gainditzeko istorio bat.
Katta. Eskolara
Katta urtxintxa eskolara doa gaur. Lagunekin elkartuko da han. Andereñoak margoak aterako ditu. Baina adi! Margoak bereziak dira eta...