Azoka

Nino, nino! Ibilgailuen soinuak

Nino, nino! Ibilgailuen soinuak

Liburu honetako animaliak beren ibilgailuetan joan-etorrian dabiltza klaxona jo eta jo! Bizikletaren txirrina, trenaren txilibitua, aspaldiko klaxon baten hotsa, suhiltzaileen kamioiaren turuta...

Guido van Genechten Argitaletxea: Ibaizabal
Emiliren desabenturak

Emiliren desabenturak

Batzuentzat dibertigarria da Emili; besteentzat, gafea. Nahiz eta beldurrak airean ibili zenbaitetan, gehie­netan barrez leher­tzen amaitzen dute haren lagunek. Emili dibertigarria ala gafea den jakiteko, haren desabenturak irakur­tzea onena.

Antton Kazabon eta Jokin Mitxelena Argitaletxea: Denonartean
Lolaren bizikleta

Lolaren bizikleta

Gau batean, ekaitza kanpoan, hautsi egin da Lolaren bizikleta. Baina Lola iaioa eta irudimen handikoa da, eta egun gutxiren buruan konpondu du bizikleta. Ez zaio txirrina baino falta. Itsasoko uraren azpian, bizikletak txirrina jo du, Lolari deika. Biek batera, amarekin mintzatzeko modua aurkitu dute: ez dute osaba itzultzerik nahi.

Alba Barbe i Serra Argitaletxea: Bellaterra editions
Tigre eta Hartz eta zirkulazio-arauak

Tigre eta Hartz eta zirkulazio-arauak

Hirira joango dira, eta han, bertakoen laguntzaz, aurre egingo diete kaleetan barrena behar bezala moldatzeko zailtasunei, eta, bitartean, ikasiko dute zer diren oinezko bat, espaloi bat, zebra bide bat edota semaforo bat. Beraz, trafikoan segurtasunez mugitzen ikasiko dute. Adiskidetasun eta laguntasun istorio dibertigarri bat, bide hezkuntzaren oinarrizko kontzeptuak irakasten dituena.

Janosch Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Futbolaria ezustean

Futbolaria ezustean

Mateok dantza egitea gustuko du, baina bere lagunei balleta aspergarria iruditzen zaie, eta futbola soilik interesatzen zaie. Partidaren egunean, ordea, dantza egiten jakitea futbolean jokatzeko abantaila bat dela konturatuko dira.

Anne-Kathrin Behl eta Ane Sedano Tellechea Argitaletxea: Ikasmina
Onin eta surf txapelketa

Onin eta surf txapelketa

Jack Suzkotxima maltzurrak plan bat dauka surf-festa handia amesgaizto bilaka dadin. Bere helburua lortzen badu, marrazoek surflariak jango dituzte... Lehenbailehen geldiarazi behar dugu! Kortsario zahar baten eta gure lehengusu Siraren laguntzaz, agian lortuko dugu hondamena eragoztea.

Ibon Martin eta Emmanuel Montiel Argitaletxea: Travel bug edizioak
Baloi magiko bat dut

Baloi magiko bat dut

Nork ez du amestu gorputzaren tenplua deskodetzearekin eta mugimendu bakoitzaren uneko magiari lotzearekin? Ez die ezerk ihes egiten gaztetxoenei, zeinek garbi ikusten baitituzte gauzak eta etengabe jasotzen baitute informazioa. Irudimen apur baten laguntzarekin, baloi magikoa etengabe jariatzen den bizitzaren energia garbia da.

Jansain eta Maria Pinku Argitaletxea: Saure
Jokoz kanpo! Arlote metodoa, aparteko futbolaria izateko

Jokoz kanpo! Arlote metodoa, aparteko futbolaria izateko

Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean. Ez nekien oso ondo zer gertatzen zen, baina, bat-batean, ikaskide guztiak jauzika eta oihuka ikusi nituen nigana etortzen. Neskek, gainera, salto egin eta musu eman zidaten. «Aupa, Aupa! Onena zara!!!», oihukatzen zuten. Lisek ere musu eta besarkada bana eman zizkidan, eta ikaskideek bizkarrean hartu eta jolastoki osotik eraman ninduten, oihu artean: «Pin, pan, pun, Berraliluze txapeldun!».

Eva Santana eta Jaume Bosch Argitaletxea: Ibaizabal
Narrasean

Narrasean

A zer komeria, egun baten esnatu, eta nor zaren ezin gogoratu! Hori gertatu zaio gure laguntxoari. Arnasa sakon hartu du, eta begiak luzatu ditu; luze-luze-luze eta zabal-zabal-zabalik. Zer demontre gertatu da? Nola heldu naiz ni honaino? Luzatu ditu berriz bi begiak gora-gora-gora, eta garroak aurrera-aurrera-aurrera… Baina ezin ezer antzeman.

Katti Olaizola, Patxi Aiastui eta Paul Caballero Argitaletxea: Sua edizioak
Intsektuen inbentarioa

Intsektuen inbentarioa

65 intsektu espezie biltzen ditu liburuak, Europakoak eta mundu osokoak: koleopteroak, lepidopteroak, dipteroak, himenopteroak, isopteroak... Artropodoek soilik, mundu guztiko animalien % 80 baino gehiago osatzen dute. Zientzialariek milioi bat intsektu baino gehiago katalogatu dituzte, baina kalkulatzen dute benetako kopurua bost eta hamar milioi espezie artekoa dela. Ororen gainetik, izaki hagitz baliagarriak dira, loreak polinizatzen laguntzen baitute eta beste animalia batzuen elikagai baitira.

Virginie Aladjidi eta Emmanuelle Tchoukriel Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
top