Azoka

Pintto eta zinema

Pintto eta zinema

Pinttori izugarri gustatzen zaio zinema. Egun batean, ametsetan, aktore bihurtuko da, eta cowboyaren, superheroiaren eta izarretako zaldunaren rolak jokatuko ditu. Magikoa da, benetan, zinema! Entzun musika doinuak, eta zinemaren munduan murgilduko zara zeu ere!

Magali Le Huche Argitaletxea: Ttarttalo
Nerbioi zinemako misterioa

Nerbioi zinemako misterioa

San Joan gaua heldu da Nerbioiko ezker ibarrera, eta Dani, Irene eta Simon egunsentian eraitsiko duten areto zahar batean sartu dira, lekua azkeneko aldiz ikusi asmoz. Ustekabean, antzinako film batetik sortua dirudien pertsonaia bitxi batek fardel misteriotsu bat emango die.

Gaizka Arostegi eta Bruno Hidalgo Argitaletxea: Elkar
Argazkiak egiten

Argazkiak egiten

Aitonari ikaragarri gustatzen zaio argazkiak egitea, baina, zerbaitengatik, gaizki fokuratuta ateratzen zaizkio denak.

Enrich Lluch eta Fernando Falcone Argitaletxea: Erein
Katta. Zinera.

Katta. Zinera.

Katta eta lagunak zinemara joan ziren andereñoarekin, dinosauroen bizitza ezagutzeko. Baina bazen dinosauro bat… A zer-nolako larrian jarri zituen!

Miren Agur Meabe Argitaletxea: Elkar
Mugtarrak mugikorrean harrapatuta

Mugtarrak mugikorrean harrapatuta

Mugtarrak bakarrik daude etxean, eta sakelako bat aurkitu dute. Bat-batean, ez dakigu nola, sakelakoaren pantailan harrapatuta gelditu dira! Eta Troti ere bai! Aterako al dira handik?

Begoña Oro eta Alejandro Villen Argitaletxea: Ikasmina
Mia. Marteko Robota

Mia. Marteko Robota

Mia robot esploratzailea Martera iritsi da. Buba da haren lagunik onena, baina patuak abentura handi bat ekarri die planeta honetan.

Josu Goiko eta Juan Roller Argitaletxea: Denonartean
Badugu zer eraiki. Bion etorkizunerako planak

Badugu zer eraiki. Bion etorkizunerako planak

Aita-alaba batzuek elkarrekin eraikiko dituzte beren bizitzako oinarriak. Tresna bereziak erabiliz, lanari ekiten diote: oroitzapenak eraikiko dituzte gerora miresteko; etxe bat, biak babesteko; eta maitasuna, barrua berotzeko.

Oliver Jeffers Argitaletxea: Txalaparta
1880tik irekita

1880tik irekita

Liburu hau narrazio grafiko bat da, hitzik gabeko historia bat, azken 140 urteen joana erakusten duena. Mendebaldeko hiri batean giroturik dago, eta erdialdeko kale bateko eraikin baten bidez denboraren ibilbidea ikus daiteke ñabardura askori erreparatuta.

Pietro Gottuso Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka
Maite zaitugu, andereño

Maite zaitugu, andereño

Mofeta, Kattagorri, Azeri, Hartzatxo, Ahate, Igel eta Untxi irribarretsu joaten dira eskolara, Gazela andereñoa denetan onena delako. Egun batez, gelara iritsi, eta Gazela ez dago bertan.

Luis Amavisca eta Mar Ferrero Argitaletxea: Nube ocho
Liburuak teilatuan

Liburuak teilatuan

Ohartu al zara? Arrainak leihoan igerian al dabiltza? Teilatua liburuz egina al dago? Eta semaforo bat al dago etxeko ate parean?

Thomas van Oostrum Argitaletxea: Ttarttalo
top