Azoka
Inesa Gaxen. Sorgin ausart baten historia
Ongi etorri gure Akelarre unibertsora! Liburu honetan, Inesa Gaxenen historia zirraragarria ezagutuko duzu. Sorgina izatea leporatu zioten emakume baten bizitza kontatzen du.
Intza eta Tomas. Sorginaren sekretua
Herrian sorginei buruzko ikuskizun baten prestatzen hasi direnetik, gauza bitxiak gertatzen dira. Intzak eta Tomasek misterio handiak eta ttipiak zilatuko dituzte. Abentura horien harira, lehengo sekretuak eta oraingoak hobeki ulertuko dituzte, sorginen denbora ez baita hain aspaldikoa...
Ezinbesteko nanoliburuak 2
Egungo egileen ipuinik ezagunenak kutxa batean bilduak. Amets handiak gordetzen dituzten liburu ttipiak: Ameliak txakur bat nahi du; Eskolako arbola; Hamaika andere ausart; Hiru txerrikumeak; Kamila Zebra; Patxiku Untxitxo txuria.
Txori kantariak eta poeta hegalariak
Hamahiru txoriren txiruliruliak dituzu orrialde hauek, edo hamahiru poetaren hegaldiak. Txoriak poeta direnean eta poetak txori, gauza ederra da kantuz hegan egitea.
Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak
Gauza xumea da ahozapi bat, ezdeusa ia; ipuina ere genero apala da beste batzuen aldean. Zer ote da, hortaz, ahozapi batean idatzitako ipuin labur-labur bat?
Ikusezin. Biren artean kontatzeko ipuinak
Irakurri bitartean, haurrek ustekabeko egoerekin egingo dute topo, pertsonaia bitxiekin, objektu itxura batean zentzugabeekin… Dena istorioaren didaktikaren parte da.
Goazen lotara!
Gauero joaten dira umeak lotara, baina etxe bakoitzean modu batean egiten dute hori. Koalek ez dute txintik ateratzen, pandak oso esanekoak dira, baina azeri txikiari peluxeek hartu diote ohea, pinguinoek beroa edo hotza dute...
Elmer eta lotarako ipuina
Oihaneko animalia bakoitzak badu lotarako bere ipuin kuttuna, baina horietako zein kontatuko die Elmerrek elefantekumeei gaur gauean?
Lotara, Potxolo!
Ohera joan aurretik, Aitotsok Potxolori tapakia ondo-ondo jarri dio ohean, baina, gaur gauean, Potxolok ez du lo egiteko asmorik. Aitotso nekatuta dago, gaur lan asko egin baitu. Baina horrela jarraitzen badu... otso basatiari deitu beharko dio!
Hartzak ez du lo egin nahi
Negua da ia. Hartza hibernatzeko prestatzen ari da. Baina, halako batean, hegazti batzuk ikusi ditu hegoalderantz hegan. Hartzak ere bidaiatu nahi du! Elefanteak eta oiloak esan diote lo egin behar duela, baina berak ez die jaramonik egin.