Azoka
Tipula eta erremolatxa, hau pagotxa!
Hau bai ortu aberatsa! Ez da izan ametsa! Izan ere, ez ahaztu: elkarren alboan jarriz tipula eta erremolatxa, ziurtatua duzu pagotxa!
Ximunen baratzea
Iritsi zen udaberria! Ximunek, urtero bezala, azenarioak ereitea erabaki zuen. Beste batek esan zion tomateak landatzeko; beste batek, alberjiniak… eta, horrela, barazkiz ez ezik, nekazari bereziz ere bete zen baratzea: sagua, oiloa, akerra, txerria, azeria…
Hartxoa baratzean gaindi
Har ttipia etxetik sobera urrundu da; lo egin behar du, eta aterpea baratzeko fruitu batean bilatuko du.
Badakit baratzea lantzen
Negua amaitzen denean, lanari ekiteko eta ereiteko garaia da.
Ezetz ni harrapatu!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dirka hasten direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetzni harrapatu!». Axeri txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko otedute harrapatzea?
Ekaitza lehertzen denean
Batzuetan, emoziozko ekaitz batek burua lainotzen dit. Badirudi ezinezkoa dela gelditzea. Baina amak ere, batzuetan, trumoiak izaten ditu buruan, eta berak oso ondo daki nola sentitzen naizen.
Gaizkiaren jauna
Gaizkiaren jauna erdi orkoa eta erdi gizakia da. Hari buruz diote arraroa, krudela, bakartia eta maltzurra dela. Jarri dioten fama txarraz eta orkoen eta gizakien arteko borrokaz nazkatuta, bakean bizitzeko plan bat pentsatu du. Lortuko al du?
Ospa hemendik!
Zorri, euli eta bare,
dardarka ortuko edozein landare!
Luhartza, barraskiloa eta satorra,
nork aurkituko du altxorra?
Sorgin dibertigarria
Mari sorgina gauez jolasean ibiltzen da eta, egunez, lo egiten du. Gaztelu sorginduan bizi da, eta bere erratz hegalariaren gainean egiten du hegan. Eta horrela dabil, harik eta ahots misteriotsu batek haren egitekoa eten duen arte. Norena ote da?
Sorginak
Sorginak antzinako gau haietatik gaur egunera arte zabaldu diren istorioetako izakiak dira, baina, aldi berean, baita benetako pertsonak ere, existitu ziren eta, askotan, jazarpena jasan zuten emakumeek, eta zigortu egin zituzten.