Azoka

Niri bakarrik gertatzen zait

Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du. Baina benetan berari bakarrik gertatzen zaiona hau da: Maxik edozertan lagunduko diola, Maxi benetako laguna baita

Gabriela Keselman eta Marcelo Elizalde. Argitaletxea: Ibaizabal.

Iraitz zorigaitz

Iraitz zorigaitzekoa da, eta erabaki du nahikoa dela! Baina zer egin behar du zorigaitzeko ahate batek? Lagunduko al diote hontzaren hitz jakintsuek? Edo okerreko lekuetan baizik ez da ibili bere zortearen bila…

Gemma Merino. Argitaletxea: Picarona.
Burbuila miragarria

Burbuila miragarria

Gaur, Ilargik ezertarako gai ez dela sentitzen du… Eskolako ariketan berak espero baino nota okerragoa lortu du. Asko ahalegindu da, eta honela galdetzen dio bere buruari: zertarako ikasi? Zertarako balio du? Haritz handiaren enbor hutsean bizi den hontz txiki batek opari magiko bat egingo dio galdera horri erantzuteko...

Caroline Erard eta Nadege Petrel. Argitaletxea: Ttarttalo.
Azken galdera amari

Azken galdera amari

Ekain da nire izena, eta bederatzi urte ditut. Ipuin hau nire amatxori buruzkoa da. Noiz esan diozu ondoan duzun horri «maite zaitut» azken aldiz?

Manex Beristain eta Mirari Sagarzazu. Argitaletxea: Denonartean.
Argitxoren jolasak

Argitxoren jolasak

Ikastolen Elkarteak jolastuz ikasteko aukera emango die haurrei, Argitxo protagonista duten jolasen bidez: batetik, Argitxo, urtaroak eta hilak puzzlea argitaratu dute, 3 urtetik aurrerako haurrentzat. Hilabeteei eta urtaroei lotutako ekintzak errepasatuko dituzte; bestetik, Argitxo kartak jokoan, dadoek adierazitako ezaugarriak dituzten kartak bilatu beharko dituzte, adi-adi begiratuta. 7 urtetik aurrerako haurrentzat pentsatuta dago jolasa.

Ikastolen Elkartea Argitaletxea:
Argiaren jolasak

Argiaren jolasak

Otu karta-jokoa eskuratu ahal izango da Argia aldizkariaren erakusmahaian. Istorioak sortzean datza jolasa: karta bakoitzak irudi bat izango du, eta, karta kopurua erabaki ondoren, horiek buruz gora jarri behar dira, istorioa ahoz osatuz joateko. Hizki pizti jolasaren bidez, aldiz, idazketan, animalietan, ahozko literaturan eta kulturan barrena bidaiatuko dute haurrek. Nahi adina aldaera izan ditzake horrek, une oro aproposena edo gustukoena dena aukeratzeko.

Argia Argitaletxea:
Neska jaiotzea

Neska jaiotzea

Jaioterriaren arabera, neska jaiotzeak ez ditu aukera berak ematen… Ezagutu munduko bost neska gazteren bizitza: Kaneila, Enara, Mahnoosh, Makena eta Luisa. Bidegabekeriak eta indarkeria jasaten dituzte egunerokoan.

Alice Dussutour. Argitaletxea: Ttarttalo.
Daniela eta historiako emakume piratak

Daniela eta historiako emakume piratak

Danielak amonaren liburu zahar bat aurkituko du, hamar emakumezko pirata ausarten istorioa jasotzen duena.

Susanna Isern eta Gomez. Argitaletxea: Nube ocho.
Seme maitea: greban gaude

Seme maitea: greban gaude

Unaik ez du inoiz laguntzen etxean, eskergabekoa da, eta nota txarrekin amaitu du urtea. Mutikoak gurasoen errieta izugarria espero du, baina haiek, aldiz, jaramonik ere ez diote egin. Unai harrituta dago. Zer gertatu zaie gurasoei? Estralurtarrak ote dira?

Jordi Sierra i Fabra eta Ximena Maier. Argitaletxea: Begiko.
Historia aldatu zuten neskatoek

Historia aldatu zuten neskatoek

Amelia Earhart, Frida Kahlo eta Marie Curieren istorioak ezagutuko ditugu. Haien haurtzaroa eta helduaroan lortutakoak eta egindako balentriak irakurri eta entzungo ditugu ipuin formatuan.

Gestionet Multimedia. Argitaletxea: Txapel games.
top