Azoka
Asteburu bat eskiatzen
Lagun taldea berriz elkartzeko irrikaz dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez. Hala ere, nor bere erara ongi pasatzen saiatuko da. Azkenik, ustekabe batek harrapatuko ditu den-denak.
Elurretako munstro madarikatua
Suitza, 1976. Izua haranean! Elurretako munstro madarikatua Appenzell herri txikiaren inguruan dabil. Xeherlock, Magali sagutxo lagunarekin batera, izaki misteriotsuaren bila abiatu da…
Babar erregea
Babarrek eta Celestek hiri berria eraiki dute beste elefanteekin batera: Urdineta! Bizi ezazu, berriro, etxeko txikiekin batera, marrazki ederrez lagunduriko istorio klasiko hauen magia.
Gora gure alkate jakintsua!
Hiritarrek arazo larri bat dute, eta horregatik jo dute Alkatearengana; jakintsua izateaz gain, beti baitago hiriaren alde. Baina arazoaren konponbideak beste arazo bat sortuko du, eta konponbide batetik bestera arazoak ugaritu egingo dira hirian. Halako batean, alkatea bera arazo bihurtzen den arte.
Katta. Ika-mikan
Zirri-zarra bizia sumatzen da basoan: udaberriro bezala, jende berria iritsi da. Baina Katta eta lagunak eztabaidan dabiltza. Konponduko ote dira?
11 laguneko taldea
Benjamin talde hartako hamaika zenbakiko arrain bihurtu zenean, dena aldatu zen. Indartsua eta errespetatua sentitzen zen, lagun berri haiekin batera. Baina benetan errespetatzen al zuten, ala beldur ziren? Beldurraren mugen eta adiskidetasun harremanetan errespetuak duen garrantziaren inguruko istorio ausarta.
Ez izan beldurrik, karramarrotxo
Gaur Karramarrotxok lehen irteera du itsasora. Gustuko izango ote du? Zer sentituko du olatuak lehen aldian? Irribarre eginarazi eta gauza berriak deskubritzeak sortzen digun irrika gogora ekartzen digun istorioa.
Handitan nahi dudana izango naiz: eta puntu eta izar
Izarok argi dauka handitan zer izan nahi duen, eta ilusioz beterik kontatzen du eskolan. Nola erreakzionatzen dute gelakideek? Ba al dago neskentzako soilik den lanik eta mutilentzako soilik den lanik?
Ezin ezetz esan!
Herri txiki eta berezi honetan, inoiz ikusi gabeko fenomeno bat gertatu zen: EZ hitza erabat desagertu zen jendearen aho eta bihotzetatik... Ez zuten EZ bezalako hitzik ezagutzen, ezta horren beharrik sentitu ere.
Mihi-puntaren puntan
Egutegi baten egituran 365 igarkizun jaso ditu Xabier Olasok liburu honetan, egun bakoitzeko bat, hilabete eta urtaroetan banatuta, bizitzak berak egunero dakarrelako asmatu beharreko igarkizun bat. Jolastu eta ikasi.