Azoka
Tomas txantxazalea
Tomas haur geldiezina da, eta izugarri gustatzen zaio bisitak etortzen direnean mozorrotzea. Haren ingurukoek bihurrikeriak jasango dituzte. Gonbidatuek, baina, badakite azkena barre egiten duenak hobe egiten duela barre…
Nire biderketa taulak
Nork dio biderketa taulak ikastea ez dela dibertigarria? Biderketen emaitzak ezkutatuta daude, egin tira mihiei eta ikusi erantzunak! Biderketak lantzeko mihidun kartoizko liburua.
Pintto eta bluesa
Itsasontziz bidaia luzea egin ondoren, New Orleansera helduko da Pintto, bluesaren sorlekura. Inauterien prestaketetan murgilduta dabiltza hirian, eta musikariak eta artistak ezagutzeko aukera izango du! Ezagutu blues musika Pinttorekin!
Bapo Jauna. Txantxa
Bapo Jaunak erabakiko du txantxa bat egitea Lali jirafari, esanez zerbait duela masailean. Bapo Jaunak pistak emango dizkio adjektiboak esanez. Baina, azkenean, Lalik duena zer izango, eta… musu bat emateko leku ezin hobea!
Hotsen liburua
Hona hemen hotsen liburua, ia hots guztiena. Ongi gogoratzeko danborrak tarra patatan egiten duela, ahuntzak mee, turutak tu-ruuu, mamuak uuuu, ateak kax-kax eta beleek karra-karra.
Brunaren abestia
Lehen eskola eguna da, eta Brunak lagun berri asko egin ditu. Guztien izenak gogoratu nahi ditu, gero aitonari banan-banan aipatzeko. Eta horretarako, zer hobe abesti bat baino? Brunaren abestia ipuinaren bidez, egileak alzheimerra zer den eta zer ondorio dituen azaldu nahi die haurrei, era samur eta onirikoan.
Pintto. Maite dut musika
Hona hemen Pintto gure lagun musikazalearen oroitzapenen albuma. Irakurri bere koadernoa. Pinttok bere bidaien, lagunen eta abentura musikalen argazkiak itsatsi ditu bertan.
Larru marruak. Primi eta Maurizia
Erromeria da Urkiolan. Primi Erostarbe abiatu da astoz. Erromerian panderoa jotzeko irrikaz dago. Bidean, adiskide on bat egin du: Maurizia Aldeiturriaga. Hura ere pandero jolea da.
Elurretan jolasean
Azeria, sagua, mapatxea eta hontza elurretan jolasean ari dira. Elur panpina bat egin nahi dute mendi baten gainean. Baina… elur bola oso astuna da. Lagunduko al diezu elur bola mendi gainera eramaten?
Elurrezko panpinen borroka
Negu oso hotz batean, elur panpinak sortu dira mendi gailurrean. Hasieran hiru bola dira, baina laster beren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte harri eta adarrekin. Sudurra egitea baino ez zaienean geratzen, ordea, neba-arrebak banatzea eta elkarren aurka jokatzea eragingo duen lehia piztu da.…