Azoka

Banpiro arriskutsua
Gau batez, Transilvanian, neskatila bat pasieran zebilela, itzal erraldoi bat agertu zen. —BANPIRO BAT NAIZ! BANPIRO ARRISKUTSU BAT! Neskatilak dar-dar egin zuen, baina barre algaraka. Banpiro txiki honek ez du inori ezustekorik ematea lortzen...

Traba
Normala da egun batean traba egiten duten gauza asko aurkitzea. Traba egiten duten gauza horiei izkin egin eta egunerokotasunari beste modu batera begiratzea bezala da liburu honen ardatz nagusia.

Autoan
Igo zaitez autoan, eta ireki leihoa, biratu bolantea, garbitu haizetakoa... BRRRUM, BRRUM! PIIII, PIIII!
Matxinorroprotesta
Oihanean lasaitasuna zen nagusi, baina egun batean…Txak! Dena aldatu egin zen une batean. Gizakiek gainontzeko animaliak harrapatu ohi dituzte horien kontura dibertitzeko… eta horixe bera egin zuten oihanean.

Rocanroll barraskiloa
Barraskilo bat bere hiritik joan da mundu zabalean barna ibiltzeko eta, itzultzean, bere inguruko komunitate guztia eraldatuko du. Zeren egia baita lan egin eta ahalegindu beharra dagoela, baina bizitzaren plazerez ere gozatzen ikasi beharra dago.

Bonbolosauroa
Bonbolosauroak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?

Gabon, baserriko lagunok
Baserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena janzten du... azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!

Baserrian jan, jolastu eta lo
Abererik dibertigarrienak baserrian bizi dira. Belar ondua eta azenarioak jaten dituzte, lokatzetan jolasten dira eta belarretan egiten dute lo. Ikusten al duzu ardia gozo-gozo jaten? Ikusten al dituzu ahuntzak gora eta behera? Eta non dago oiloa?

Behi bat dago nire ohean
Aitatxo, ezin dut lorik egin. Behi bat... behi bat... Behi bat dago nire ohean!

Zenbat aldiz egiten du Kizkur ardiak bee?
Liburu honetako animaliak ikusi eta entzuteaz gain, zenbat bider zaunka egin, murru egin, bee egin, irrintzi egiten duten zenbatu dezakezu?