Azoka

Begi bat galdu zuen elefantea

Begi bat galdu zuen elefantea

Elefanteak begi bat kentzeko eta harekin, pilota bat balitz bezala, ping-pong-ean jokatzeko ohitura du. Egun batean, hain gora bota du begia, azkenean errekara erori baita, eta, aurkitu ezinean dabilenez, elefantea bere onetik irten da. Zenbat eta urduriago, orduan eta zailago begia aurkitzea. Baina hari begira zegoen neska batek emango dio konponbidea.

Boniface Ofogo eta Marc Taeger. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
Tikili-tokolo zirkuan

Tikili-tokolo zirkuan

Zirkuan barre egiten dugu pailazoekin, zur eta lur uzten gaituzte magoek, harriduraz begiratzen diegu malabarista eta trapezistei… Baina gauza beldurgarriak ere badaude zirkoan. Ez da hala?

Mikel Valverde. Argitaletxea: Ikaselkar.

Nur eta zirku miragarria

Nurri ikaragarri gustatzen zaio zirkua, betidanik; zirkua ez ezik, oso gustukoa du earthing egitea; alegia, belar gainean oinutsik ibiltzea. Halako batean, zirku miragarria aurkituko du Nurrek, ezustekoan, bere toki sekretuan.

Toti Martinez de Lezea eta Ivan Landa. Argitaletxea: Erein.

Baziren behin... hiru ipuin

Gaur egungo hiru ipuin dituzu liburu honetan, betiko eran kontatzeko; aukeran, ohera joan aurretik irakurri eta amets egiten laguntzeko. Hiru istorio eta hiru egia: azeri gosetiegia, erbikume ausartegia eta zuhaitz harroputzegia.

Jon Ander Urkiaga eta Gaston. Argitaletxea: Elkar.
Otordua. Fermin eta Krixpin

Otordua. Fermin eta Krixpin

Elkarrekin hitz egiteko irudiak dira liburu honek proposatzen dituenak. Aukera eskaintzen du eguneroko bizitzako gertaeren edo egoeren inguruko irudiak elkarrekin ikusteko eta hortik abiatuta elkarrizketa bat izateko haurren eta helduen artean.

Jeanne Ashbe. Argitaletxea: Ttarttalo.
Hur ikasten 1. zenbakiak eta janari osasungarria

Hur ikasten 1. zenbakiak eta janari osasungarria

Liburu honetan, jokoak eta jarduerak aurkituko dituzu, oso modu dibertigarrian kontatzen ikasteko. Eranskailuak dauzka.

Leire Bereikua Barinagarrementeria eta Paul Caballero. Argitaletxea: Gookapi.
Baserrian. Jan, jolastu eta lo

Baserrian. Jan, jolastu eta lo

Abererik dibertigarrienak baserrian bizi dira. Belar ondua eta azenarioak jaten dituzte, lokatzetan jolasten dira, eta belarretan egiten dute lo. Ikusten al duzu ardia gozo-gozo jaten? Ikusten al dituzu ahuntzak gora eta behera? Eta non dago oiloa?

Mack. Argitaletxea: Ttarttalo.
Afaltzera etorri zen arkumetxoa

Afaltzera etorri zen arkumetxoa

Gosez amorratzen zegoen otso zahar bati, ustekabean, arkumetxo bat etorri zaio bisitan, eta harekin erregosi goxo bat prestatzeko irrikaz dago. Arkumeak, ordea, ez du otsoaren afaria izan nahi, haren laguna baizik...

Steve Smallman eta Joelle Dreidemy. Argitaletxea: Denonartean.
Migranteak

Migranteak

Migranteak, errefuxiatuak, erbesteratuak, bonbardaketak, indarkeria, gerra, gosea, beldurra, exodoa, kanpamentuak, haurrak, paterak, erreskateak, itotakoak, mugak, ilegalak… Isiltasuna. Zenbat muga zeharkatu behar dira etxera iristeko?

Issa Watanabe. Argitaletxea: 1545 argitaletxea.
Immigranteak

Immigranteak

Bi umek albiste bat jasoko dute eskola eguna amaitzean: biharamunean bi immigrante helduko dira ikasgelara. Immigranteak? Hitz hori entzuten duten lehen aldia denez, esanahi posibleetan pentsatzen igaroko dute iluntzea: zer izango ote dira?

Marcelo Simonetti eta Maria Giron. Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka.
top