Nur eta espaziontzia
Aititak etxeko beira-arasan daukan bilduman, tamaina eta kolore guztietako maskorrez gain, marrazo-hortzak, itsas zaldiak eta itsas izarrak daude, baita itsas barraskilo handi eta txiki batzuk ere. Nurrek begiz jota dauka horietako bat: shunti bat omen da, Chiapasko (Mexiko) ibaietako barraskilo bat, amamak esan dionez. Nurrek ez daki ezer toki horretaz, baina berehala hasi da ikertzen, Aroa, Ane eta Adur lagunekin batera. Eta ez bat eta ez bi, elkarrekin abentura bat –beste bat!– hastea erabaki dute.
Toti Martinez de Lezea eta Ivan Landa
Argitaletxea: Erein