Narrasean
A zer komeria, egun baten esnatu, eta nor zaren ezin gogoratu! Hori gertatu zaio gure laguntxoari. Arnasa sakon hartu du, eta begiak luzatu ditu; luze-luze-luze eta zabal-zabal-zabalik. Zer demontre gertatu da? Nola heldu naiz ni honaino? Luzatu ditu berriz bi begiak gora-gora-gora, eta garroak aurrera-aurrera-aurrera… Baina ezin ezer antzeman.
Katti Olaizola, Patxi Aiastui eta Paul Caballero
Argitaletxea: Sua edizioak