Marrubizko uda
Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza, gauza normalak egiten. Oporretan, esaterako, Berlingo urdinera igo, eta karabana zahar bati tiraka herri galdu bateko kanpin batera joatea besterik ez zaie bururatu gurasoei. Hori gutxi balitz bezala, aita eta ama txakurra eta katua bezala hasi dira iritsi orduko. Banatzekotan daude. Maite halabeharrez dago gogotxartuta. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrebesa irudituko.
Oli eta Natalia Colombo
Argitaletxea: Pamiela eta Kalandraka