Basajaun

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Basajaunak gizakiak baino lehenagotik ezagutzen zuen nekazaritza, eta hainbat gauza erakutsi omen zizkion: zerra gaztainondoaren hostoa bezalakoa dela; boluaren ardatza haltzaren zuraz egin behar dela; burdina soldatzeko lohia erabil daitekeela... Artzainari artaldea ere zaintzen dio.

Bakarne Atxukarro, Izazkun Zubialde eta Asun Egurza Argitaletxea: Denonartean
top