Asteburu bat eskiatzen
Lagun taldea berriz elkartzeko irrikitan dago, baina Basakabi eta uda urrun geratzen dira oraindik. Horregatik, asteburu bat eskiatzen pasatzea erabaki dute. Zuri eta Maddi New Jerseyn badaude ere, beste guztiek lo zakuak prestatu dituzte eta aterpetxe batean hartu dute ostatu. Batzuek primeran eskiatzen dute; beste batzuek, berriz, ideiarik ez. Hala ere, nor bere erara ongi pasatzen saiatuko da. Azkenik, ustekabe batek harrapatuko ditu den-denak, eta, eskiaz gain, bestelako abenturak biziko dituzte.
Jasone Osoro eta Alai Zubimendi
Argitaletxea: Alai argitaletxea