Argiaren jolasak
Otu karta-jokoa eskuratu ahal izango da Argia aldizkariaren erakusmahaian. Istorioak sortzean datza jolasa: karta bakoitzak irudi bat izango du, eta, karta kopurua erabaki ondoren, horiek buruz gora jarri behar dira, istorioa ahoz osatuz joateko. Hizki pizti jolasaren bidez, aldiz, idazketan, animalietan, ahozko literaturan eta kulturan barrena bidaiatuko dute haurrek. Nahi adina aldaera izan ditzake horrek, une oro aproposena edo gustukoena dena aukeratzeko.
Argia
Argitaletxea: