Azoka

Hartz nagia
Errima jostagarriz eta kolore biziz beteriko alegia honek elkartasuna, adiskidetasuna eta enpatia lantzen ditu. Murgildu zaitez hartz nagiarekin batera Euskal Herriko zenbait animalia eta txoko ezagutzera!

Txiste onak, barre hobeak
Ba al dakizu triku batentzako oparirik okerrena zein den? Edo nola lortzen duten lehoien ile-apaintzaileek ihes egitea? Esan dezakezu zergatik ez dagoen barraskilo hanburgesarik? Presta zaitez txiste bilduma handia izateko.

DJ Pintto
Festa handia antolatu du Pinttok bere urtebetetze eguna ospatzeko. DJ lanetan aritzen denean, giro bikaina sortzen du Pinttok dantzatzeko pistan! Denetik jartzen du: musika elektronikoa, gypsy jazza, reggaea, rock-and-rolla, tangoa, disko musika… eta baladak ere bai.

Adarbakarrak: bada halakorik?
«Adarbakarrak? EZ DA halakorik», esaten diotenean ezin du sinetsi. Baina agertzen badira liburuetan eta filmetan! Argi dago, frogak aurkitu beharko ditu benetakoak direla ziurtatzeko.

Hamaika kutixi filosofiko
Kutixi filosofikoen bilduma bat da hau: hamaika kontakizun eta hamaika ilustrazio, hamaika galderaz lagundurik. Euskaraz egindako haur filosofiako lehen bilduma baita honakoa. Adin guztietako jarduera filosofikoaren alde egitea du helburu.

Gauzen lezioak
Botoi bat, dado bat, frisbeea, euliak harrapatzekoa, eltzeitsua… eguneroko objektuak dira, eta ez diegu arreta handirik jartzen. Hala ere, tentuz behatzen ditugunean, benetan harrigarriak dira. Liburu honek jolasera gonbidatzen du, baita pentsatzera eta sortzera ere.

Ez dago galdera egokirik
Armiarmei buka dakieke armiarma sarea? Dinosauroek egiten zuten doministikurik? Zein da Lurrean egindako zulorik sakonena? Laster ohartuko zara ez dela galdera ergelik existitzen!

Zer arraoi da hau?
Loreak ipintzeko erabiliko da? Beharbada plater bat da. Edo bainuontzi bat. Satortxoak bakarrik daki traste hau zertarako den. Baina, orain, larri dabil, bere kontuetan, denok dauzkagun zereginetan…

Tapakia
Aurreiritziz josita bizi da A. Bere tapaki zuri-zuria puskatu izana leporatu die bizilagun kanpotarraren seme-alabei. G.-k, horien amak, etxe barrura gonbidatuko du A., tapakia konpontzen duen bitartean. Pixkanaka A.-k bere susmo txarrak eta errezeloak alboratuko ditu.

Dromedario txikia petralduta dabil
Dromedario txikitxo bat petralduta esnatu da! Bero da, leher eginda dago, eta ez du inola ere oasiraino joan nahi. Harik eta izakirik alaienak erakutsiko dion arte irribarre bat besterik ez duela behar egun ezin dibertigarriago bat pasatzeko.