Euskal Autonomia Erkidegoak eta Brasilek etorkizunean zinemaren alorrean elkarrekin lan egin dezaten, topaketa batzuk egin dituzte azken egunetan Donostian. Etxepare Institutuak, Ibaiak, Zinemaldiak eta Eikenek antolatu dituzte, bi industrien artean koprodukzio sistema bultzatzeko asmoarekin. Hain zuzen ere, Brasilgo hamabi egitasmo eta EAEko hamabost aurkeztu dituzte, haientzako koprodukzio eredua bilatzeko asmoarekin.
Topeketetan, besteak beste, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak, Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Andre Sturme Cinema do Brasil elkarteko lehendakariak eta Elena Vilardell Ibermedia programaren zuzendariak parte hartu dute.
Donostiako 60. Zinemaldia
Zinema koprodukzioa sustatuko dute EAEk eta Brasilek
Bi industrien arteko harremanak estutzeko topaketak egin dituzte egunotan sektoreko profesionalek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu