Rafael Moneo AEBetako Arte eta Letren Akademiako kide egin dute

Bob Dylanekin, Luc Tuymans pintorearekin eta Damon Galgut idazlearekin batera jaso du izendapena

Agentziak
New York
2013ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Rafael Moneo arkitektoa (Tutera, 1937) ohorezko kide izendatu du AEBetako Arte eta Letren Akademiak, Bob Dylan kantari estatubatuarrarekin, Luc Tuymans pintore belgikarrarekin eta Damon Galgut idazle hegoafrikarrarekin batera. Akademia 1989an sortu zuten, eta Bob Dylan da rock musikaren munduko aurreneko ordezkaria.

Sari eta aitortza garrantzitsuak jasoa da lehendik ere Moneo. Arnold W. Brunner Memorial saria jaso zuen 1993an, eta Pritzker saria 1996an. Egunotan New Yorken da, eta Cervantes Institutuak han duen egoitzan hitzaldia emango du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.