Kritika. Beldurrezko eta Fantasiazko Astea

Lotsa

Beñat Eizagirre Indo.
2012ko urriaren 30a
00:00
Entzun
'Grabbers'

Zuzendaria: Jon Wright. Aktoreak: Richard Coyle, Ruth Bradley, Russell Tovey, Lalor Roddy. Herrialdea: Irlanda.Iraupena: 94 minutu.

Cockneys vs Zombies eta Grabbers filmen helburu nagusia (eta bakarra, zoritxarrez) publikoak ondo pasatzea da, eta, hortaz, Jon Wright britainiarrak zuzendutako bigarren lan luzeak bete-betean asmatzen duela esan dezakegu. Norberaren buruhausteak momentu batez ahaztu eta une atsegin bat pasatzeko aukera eskaintzen du. Filmerako propio asmatutako izaki estralurtarra agertzen da gainera, Grabbers izenez ezagutzen dena; hortaz, orain arte ezezaguna zen alien bat behatzeko parada dauka publikoak.

Irlandako irla patxadatsu batean lurreratzen da estralurtarra, eta, beraz, herritarrek etsaiari aurre egiteko modua topatu beharko dute berandu baino lehen. Zonbi edota banpiroen eraso bat gertatuz gero, hiritarrek badakite nola akabatu behar diren, kultura popularrari eta The Zombie Survival Guide (2003) eta gisa horretako liburuei esker, baina Grabbersen inguruan ez dago inolako informaziorik, hortaz, inprobisatu egin beharko dute uharteko biztanleek.

Entretenigarria eta dibertigarria da, batzuen ustez. Beste batzuen aburuz, ordea, telefilme baten sakontasuna eta originaltasuna ditu. Ezin da kaskarragoa izan. Ziur nago Hollywoodeko pelikularik eskasena ere ez litzatekeela horren txarra izango. Aspergarria eta hutsala dela gaineratu daiteke. Matthias Hoeneren filmean gertatzen zen bezala, gertaera askok ez dute sinesgarritasunik, eta protagonisten arteko harremana irrigarria da. Aurtengo edizioak europar kutsua izango zuela adierazi dute antolatzaileek, baina ikusitakoa ikusita ez dute harro egoteko arrazoirik. Lotsa besterik ez dute eragiten. Ea amerikarrekin zorte hobea daukagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.