Kritika. Musika

Erronka nekeza

Arkaitz Mendoza.
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
EOS

Zuzendaria: Andres Orozco-Estrada.

Abesbatza: Andra Mari.

Egitaraua: F.Schuberten '5. Meza' eta C. Saint-Saensen '3. Sinfonia'.

Lekua: Donostiako Kursaaleko auditoriuma.

Eguna: Abenduak 2.

Krisialdia dela eta, musikari talde handia behar duten sinfonia erraldoiak entzuteko aukera murriztua izango da aurtengo denboraldian. Erabaki mingarria da, baina guztiz ulergarria ere bai. Halere, orkestraren oinarri diren sokazko instrumentuak ahal den neurrian kopuru neurrietan betiere mantentzen dira egitarau eta musika ezberdinak jorratzean. Horretaz gain, beraien artean lehia positibo bat begiztatzean —lehenengo atriletan daudenak atzera bidali, atzekoak aurrera, ardura gehiago izan dezaten—, musikarien kalitate maila gorantz abiatzen da ziztu bizian. Horretan dabiltza biolinak adibidez, izugarri, Saint-Saensen sinfonia biribila koroatzean.

Aldiz, haize instrumentu jotzaileak atzean gelditzen ari dira; aldizkako partaidetza dute hilabeteko egitarauetan eta bakoitzak bere buruari exijentzia zorrotz bat aplikatzen ez badio, erronka zaila da sasoi onuragarri bat mantentzea beren adiskideekiko konparaketan.

Bihotzez idatzitako hitz hauek baikortasun ezaugarriak azpimarratzeko ziztatu dira, horra hor interpretatu eta gozatutako Saint-Saensen sinfonia. Organoa, lau eskutara jo behar den pianoa eta orkestra sendo eta indartsuak sekulako interpretazioa eskaini ziguten. Berriz ere lehen eta bigarren biolinen maila ia gaindiezina, bai ariman, bai teknikan etabai sentiberatasunean. Poco Adagio pasartean liluratu zuten elkarrizketa gozoa hotzikarazko emozio gartsu bilakatu zen. Merezitako omenaldia beroa dela eta, zorionak Soldevilla!

Quintans sopranoa, Aldrian mezzo-sopranoa, Sola tenorra eta Sander baxuaren partaidetzan eratu zen Schuberten Meza iluntasunean barrena abiatu zen hasierako Kyrie ataletik. Oreretako Andra Mari abesbatza itota, neketsu eta tentsio barik azaldu zen agertokira. Aste osoa daramate obratzar luze eta pisutsu hau kantatzen eta nekea nabarmenegia izan zen. Sopranoen afinazioa oso makal, triste, ezin dinamika erdietan behar adineko tentsio puntua mantendu.

Orozcoren batuta kolpeka, energia gehiegi abesbatza mugiarazteko. Meza apala, entzumenerako garratza afinazio arazo larrien ondorioz eta gaur egun erronka nekeza gure Andra Marirentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.