Ken Zazpik eta EOSek zuzeneko bost kontzertu emango dituzte, gaurtik hasita

EOSek eta Ken Zazpik azken entsegua egin zuten, atzo, Donostiako Kursaal aretoan. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2013ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Ken Zazpi pop-rock taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoakzuzeneko bost emanaldi eskainiko dituzte datozen egunetan, elkarrekin grabatu berri duten diskoa aurkezteko. Gaur emango dute aurreneko kontzertua, Donostiako Kursaal aretoan.

Bihar, berriz, Iruñean izango dira, eta etzi, Bilbon. Azken bi kontzertuak Gasteizen eta Donibane Lohizunen emango dituzte, abenduaren 12an lehena, eta egun bat geroago bigarrena.

Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslariak azaldu duenez, erronka handia izan da diskoaren grabazioa, baina parte hartu duten guztiek diskoa «bere» egin dutela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.