'Beti bezperako koplak' saritu dute Palentzian
ZINEMA. Ageda Kopla Taldeak filmatutako Beti bezperako koplak film laburrak epaimahaiaren saria jaso du Palentziako nazioarteko zinema jaialdian (Espainia). Bego Vicarioren koordinaziopean, hogei inguru artistak sinatutako lana da Beti bezperako koplak, eta Maialen Lujanbio bertsolariaren testu batzuk ditu oinarrian. 4.000 euroko saria jaso du filmak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu