Beñat Eizagirre Indo.
Zinema. Fantasien gatibu

Sundanceren traizioa

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Sundance da gaur egun zinema independente amerikarraren tenplu garrantzitsuena, baina duela ez asko Park Cityko eski estaziora ez zen inor joaten. Toki madarikatua zela zirudien, elurrik ere ez baitzuen egiten, eta zibilizaziotik urrun zegoen ero batzuen gotorlekua zen. Jaialdian proiektatzen ziren filmak ez ziren beste inon estreinatzen. Unibertsoko zulo beltza zen, bertan estreinatzen ziren pelikulak arrastorik utzi gabe desagertzen baitziren. Enpresaren batek pentsatzen bazuen arrakasta lor zezakeen filmen bat zeukala, Sundancen erakustea izango zen egingo zuen azkenengo gauza. Sundance marka ez zen erakargarria. Reagan gobernura iritsi orduko zinemagintzan aldaketa sakonak gertatu ziren; industriak First Blood etahalako filmak egiteari ekin zion, eta zinema ulertzeko eta egiteko beste erak bazterrean geratu ziren. Bakezaletasuna eta giza eskubideen aldeko borroka historiara igaro ziren. Testuinguru hartan, Robert Redford Hollywooden nagusitasunaren aurka oldartu zen, eta irabazi asmorik gabeko Sundance Institutua eratu zuen. Zuzendari gazteen eskola izateko helburuarekin jaio zen, eta ekainean tailerrak antolatzen zituzten. 1985ean US Film Festivalen ardura bereganatu zuen. Alabaina, Sundance ekimenaren arazorik handiena Redford bera zen: gauzak bere erara egin behar ziren, eta inork kontrakoa esaten bazuen, gatazka sortzen zen. Redfordek ez zuen ezer egiten uzten, baina bere laguntza behar zutenean ez zen inondik inora agertzen. Fakturak pilatzen joaten ziren, eta bazirudien egun batetik bestera desagertu egingo zela. Orduan zuzendaritzak Hollywoodekin elkarlanean jardutea erabaki zuen. Batzuentzat, Sundance espirituari traizio egitea esan nahi zuen horrek; besteentzat, aldiz, askatasunaren aldeko hautua izan zen. Zinema independentearen kontzeptu hertsiarekin amaitu zuen Quentin izeneko urakan bortitzak. Datorren astean Hollywoodeko ahaltsuak bertan batzartuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.