Agirre Sorondo zenari Manuel Lekuona saria eman dio Eusko Ikaskuntzak

Erakundeetako ordezkariak eta omenduaren ahaideak, ekitaldian. J.C. RUIZ / ARP.
2015eko martxoaren 8a
00:00
Entzun
ETNOGRAFIA. «Antxon Agirre Sorondo gizon handia zen fisikoki, gauza txiki askoren balioak ihes egiten ez ziona», adierazi zuen haren biografo Juan Agirrek atzo, Beasaingo Igartza monumentu multzoan, Eusko Ikaskuntzak iaz hil zen etnografo horri 2014ko Manuel Lekuona saria eman zioneko ekitaldian. Antxon Agirre Sorondok (1946-2014) Gipuzkoari egindako «ekarpen garrantzitsua» nabarmendu zuen Martin Garitano ahaldun nagusiak. Amaia Zubiria eta Edorta Amuruaren musika emanaldi batekin amaitu zen ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.