'Zorretan' obraren entsegu orokorrean

'Zorretan' obraren entsegu orokorrean. Hika Teatroaren 35. urtemugarako sortutako antzerkia gaur, urriaren 25ean estreinatuko dute Gazteszenan, eta 50 BERRIAlagunek hura ikusteko aukera izan zuten urriaren 24an, toki berean.

'Zorretan' obraren entsegu orokorrean

Gazteszena

2024ko urriaren 25a

Agurtzane Intxaurragaren gidaritzapean, Miren Gaztañaga, Jabi Barandiaran eta Iñake Irastorza igo ziren oholtza gainera zaintza, amatasuna eta maitasuna harilkatzen dituen obra ezin hobe hori interpretatzera. Askotariko emozioak batzen dituen tragikomedia bat da Zorretan. Agurtzane Intxaurraga zuzendariak hasieran adierazi zuenez, atzokoa entsegu orokor gisa zuten hartua lantaldeko guztiek; izan ere, Miren Gaztañagaren hitzetan, “irrikaz gaude obra jendaurrean erakusteko eta zuen iritzia jakiteko, hainbeste entsegu eta prestaketaren ondoren”. Eta momentu hori iritsi zen.

Elkarrizketa umoretsuen eta eszena hunkigarri eta dibertigarrien bitartez, eguneroko zenbait egoeraz gogoetatzeko aukera ematen du 'Zorretan' antzezlanak.