Ezagutu gertutik erremontea

Iazko JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCEren arrakastaren ondoren, BERRIAlagunek erremontea gertutik ezagutu eta esperientziaz gozatzeko aukera izango dute bigarrenez.

JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCE Ezagutu gertutik erremontea

Galarreta pilotalekua, HERNANI

2024ko martxoaren 09a

Iazko JAI ALAI ACTIVE EXPERIENCEren arrakastaren ondoren, Oriamendi Galarretarekin elkarlanean, BERRIAlagunek erremontea gertutik ezagutu eta esperientziaz gozatzeko aukera izango dute bigarrenez. BERRIA ekonomikoki sostengatzen dutenek aukera izango dute arratsalde batez pilotaren modalitate hori beste ikuspuntu batetik ikusteko, profesionalen esperientziaren berri izateko eta kirol hori probatzeko. Sinetsita baikaude euskaratik ez ezik gure kulturatik ere edanez bizi garela; horregatik, euskararen, kirolaren eta kulturaren arteko sareak ehuntzen ari gara, pilotakada bakoitzak bere garrantzia baitu.
 
Ordubete pasatxo iraungo du bisitak, eta erremontista ezagunek gidatutako esperientzia izango da. BERRIAlagunek aukera izango dute zestak, jantziak eta kirola bera probatzeko, baita BERRIA erremonte txapelketako lehen partidaz gozatzeko ere.
 
BERRIAlagunentzako antolatu dugun esperientzia hau martxoaren 9an izango da, 15:00etan. 20 lagunentzako tokia izango denez, aurrez izena eman beharko da, eta BERRIAlagun bakoitzak gehienez bi toki erreserba ditzake. Bertaratzeko aukera baduzu soilik eman izena.