Irulegirako bisita gidatua
Irulegiko tontorrean egiten ari diren arkeologia indusketetan aurkikuntza hari lotutako xehetasunak, indusketen egoera eta abar bertatik bertara ezagutaraziko dizkigu Mattin Ayestaranek.
10.00 €10.00 €
Aranguren
2024ko urriaren 19a
Aranzadi zientzia elkarteak 2022ko azaroan jakinarazi zuen aurkikuntzaren berri, eta Euskal Herrian zer esan handia eman zuen. Izan ere, zientzia elkarteak hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu zuen Arangurenen: Irulegiko Eskua. Eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: sorioneku.
2023ko udaren atarian izan zuten aukera BERRIAlagunek estreinakoz eta esklusiban Irulegira bisita gidatua egitekoa. Eta aurten ere, BERRIAlagunek horretarako aukera izango dute, urriaren 19an 10:00etan. Irulegiko tontorrean egiten ari diren arkeologia indusketetan aurkikuntza hari lotutako xehetasunak, indusketen egoera eta abar bertatik bertara ezagutaraziko dizkigu Mattin Ayestaranek, arkeologo zuzendari eta Irulegiko Eskuaren aurkikuntza gertutik bizi izan zuenak.
Urriaren 19an BERRIAlagunek Irulegiko aztarnategian bisita gidatua egin ahal izango dute. 10:00etan hasita, indusketaren nondik norakoak, aurkikuntzari lotutako xehetasunak eta abar bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute Aranzadi zientzia elkartearekin lankidetzan antolatutako bisitan. Hiru ordu iraungo du, eta hogei lagunek parte har dezakete.
Kontuan hartu beharrekoak:
-
Bisitak 3 ordu eta erdi inguru iraungo du denera.
-
Ez da egokia mugitzeko gaitasun mugatua dutenentzat; mendi irteera bat da, ia 500 metroko desnibela duen aldapa eta 150 eskailera igo beharko dira.
-
Mendiko arropa eta oinetako eroso eta egokiak jantzita joatea gomendatzen da.
-
Norberaren esku egongo da ura eta biderako mokadutxoren bat eramatea, baita horiek garraiatzea ere.
-
Azalpenak aztarnategian emango dira, eta saioak ordubete inguru iraungo du.
Egun horretarako sarrerak 10 euroren truke erosi ahalko dira, BERRIA dendan, eta diru sarrera guztiak Aranzadi zientzia elkarteari emango zaizkio.